Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Analisi subjektiboa eta analisi objektiboa. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 225. orr.
Gure azken helburua, aurkeztutako gramatika bat ebaluatzeko, eta proposatutako beste gramatikekin erkatzeko bide objektiboa eskaintzea da, ez intuiziozkoa. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 82. orr.
Biek erabiltzen dituzte zifrak, datu eta estatistika objektiboak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 42. orr.
Datua argia da, objektiboa: 2004ko edo 2005eko salaketa judizialik ez dago. Berria - Euskal Herria 2006-02-19
Datu objektiboen fidagarritasuna. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 163. orr.
Arrazoin material eta objektiboetan oinarriturik. Herria 2002-12-26
Zientzialarien artean "ikertzaile" gisa onartua izateko bete beharko liratekeen baldintza objektiboak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 119. orr.
Izan ere, inork ezin zezakeen orri haietan idatzita zegoena estimatu ahal izateko moduan ulertu, eta ez zuten balio objektiborik ere. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 75. orr.
Badira, gainera, portaera hori elikatzen duten arrazoi objektiboak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 205. orr.
Idatziari tonu objektibo bat eman nahi zion, eta lortu zuelakoan zegoen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 51. orr.
Ezin dira mitoak distantzia objektibotik ikusi, norbera mitotik libre egon. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 87. orr.
Zientzia objektibotik erlijio metafisikora ihes egitea. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 91. orr.
Zientziaren egia objektiboa, ala subjektu konprometituak bizi izan duen esperientziaren egia? Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 128. orr.
Oraingoz teoria soziologikoaren maila objektiboa gailendu ez duen erlatibizazio ahalegin horretan jarrera antidogmatikoa ere ageri da maiz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.
Modu objektiboan, faltsua da Lurra leuna dela esatea, Colonen garaiaren aurretik bada ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 106. orr.
"Barruan" egon nintzen bitartean, ezintasun objetiboari asmamena gainditzen zitzaion. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 138. orr.
Errealitatea ez da objektibo eta monolitikoa; errealitatea, funtsean, jasotzen eta ezagutzen den modukoa da. Berria - Kultura 2004-06-16
Zientzia ez da objektiboa eta sinesmenetan oinarritzen da, ez froga enpirikoetan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 169. orr.
Bestalde, arbitro objektiboa askotan parte ere izaten da, eta bekaizkeria pertsonal zein profesionalek ere eragin dezakete. Berria - Gaiak 2006-01-19
Behatzaile objektiboari agerikoa gertatzen zaiona baino gehiagorik ez dut esango. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 175. orr.
Objektiboa izan nahi du, baina kloratita darama hitzetan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 36. orr.
Liburu guzia autobiografikoa izanagatik, zinez objektiboa nahi du izan egileak eta, horrengatik sartu duke, menturaz, "bazter" hitza bere tituluan: bazterretik hobeki ikusten ohi baita, alabaina edozein gertakari. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 11. orr.
Zu ez zarelako hotza, ez zarelako guztiz objektiboa, zu subjektu bat zarelako eta, beraz, subjektiboa. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 416. orr.
· Guggenheimen, Oteiza objektiboa dago; dena da zuri, distantzia badago, abstraktua da ingurua. Berria - Kultura 2004-12-18
Objektiboak objektuak baino ez dira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 284. orr.
Ahalmen triste horrexek pentsarazten digu mundu objektiboa bera ere geure metaforetara errenditzen dugula, eta hala mendera dezakegula. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 10. orr.
Propietate lehenak objektiboak dira; bigarrenak, berriz, subjektiboak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 178. orr.
Mundu-ikuskera objektiboa eta subjektiboa kontrajartzen ditu, lehen eta hirugarren pertsonaren arteko asimetria epistemologikoan oinarritzen dena, hain zuzen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.
Oinarri objektibo hori Inperatibo Kategorikoaren bitartez formulatuko du Kantek. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.
Ezinezkoa da benetan ideia transzendental hauen dedukzio objektiborik eskuratzea, kategoriez eskuratu ahal izan genuenaren moduko dedukzioa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 150. orr.
Jainkoan datza, ibilera ontologikoa esan genezakeenean, arrazoimenaren edo metodoaren bermea, hau da, argi eta berezi ezagutuaren balio objektiboarena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.
Errealismo morala, nolabaiteko errealitate moral objektibo bat existitzen dela defendatzen duen ikuspuntu metaetikoa da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 210. orr.
· Argazkia berez, ontologikoki objektiboa da, eta pintura baino sinesgarriagoa, beraz. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 188. orr.
· Honezkero, ordea, ez objektibo eta ez subjektiboa, Naturarik gabe gaude, edo metafisikarik gabe. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 103. orr.
Azken urte hauetako teknologia berriekin, gainera, lana erraztu da, nahiz eta betidanik argazkilaritza ez objektiboa izan. Berria - Kultura 2004-05-02
Ezin da frogatu artelan oro imitatzailea dela (musika eta pintura ez-objektiboa ez dira imitatzaileak), ezta emozioak adierazten dituela ere (diseinu formalek ez dute emoziorik adierazten). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 232. orr.
errealitate objektibo (4); moral objektibo (3); oinarri objektibo (6)
baliotasun objektiboa (35); batasun objektiboa (3); bere errealitate objektiboa (11); beren baliotasun objektiboa (3); beren errealitate objektiboa (4); datu objektiboa da (5); errealitate objektiboa (50); errealitate objektiboa dute (3); errealitate objektiboa ematen (3); ezagutza objektiboa (4); informazio objektiboa (3); korrelatibo objektiboa (5)
analisi objektiboak (3); arrazoi objektiboak (3); baldintza objektiboak (8); datu objektiboak (12)
baliotasun objektiboaren (3); erabilera objektiboaren (3); errealitate objektiboaren (7); ezagutza objektiboaren (3); mundu objektiboaren (3)
datu objektiboen (4)
arrazoi objektiborik (5); baliotasun objektiborik (4); datu objektiborik (4); errealitate objektiborik (4); oinarri objektiborik (3)