Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
obelisko (orobat obeliska g.er.) 1 iz monolito garaia, lauki edo lauki zuzen formako oinarria duena eta goialdea piramide antzeko batez bukatua duena.
Napoleonen obeliskoa edo Taj Mahaleko kupula. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 160. orr.
Bi alboetara obelisko bana dituen arku baten azpitik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 158. orr.
Bi bira oso egin zituen, denek izan zezaten obeliskoa begiesteko astia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 59. orr.
Afrikarat itzuli dute Italiatik lehenagoko Axumeko obeliska oroitharri famatua. Herria 2005-04-28
2 (hitz elkartuetan)
Eskalatzaileek oso kutuna duten Dolomitetako obelisko itxurako harri tzar baten berri eman dute egunotako egunkariek, harriak goitik behera erdibitzeko arriskua duela salatuz. Berria - Kultura 2004-07-30