Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gonada sexualek -obarioak eta testikuluak- eta horiek sortzen dituzten hormonek -estrogenoak eta testosterona- odola, bihotza eta burmuina asaldatzen dizkigute. Zikloaren erdialdera, obulazioa gertatzen da (obulu bat ateratzen da bi obarioetako batetik). Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 257. orr.
Adinean aurrera egin ahala, obarioek obulu gutxiago dituztela eta obuluen kalitatea txarragoa dela. Berria - Harian 2005-07-16
Ea obarioak kendu zizkidaten galdetu nion. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 70. orr.
Menopausia iristen denean, kanpoko aldaketek eragin handiagoa dute obarioen funtzionamenduan. Berria - Gaiak 2004-06-11
Urte bi zuela lotu zitzaion xangre maltzurrak obarioak suntsitzen zizkion azantzik gabe. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 140. orr.
Urrezko pipitaz betea neukan sabela, / eta petaloek eztanda egin zuten nire obarioetan. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 95. orr.
Ekografiak oso informazio garrantzitsua ematen digu barruko genitalei buruz, hau da, uteroari eta obarioei buruz. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 52. orr.
Obarioetako minbizia aurkitzeko beste sistema bat garatu dute. Berria - Gaiak 2004-07-25
Obarioko minbizia oso zabaldua dago mundu osoan. Berria - Gaiak 2004-07-25