Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orbana luzatu, eta obalo bihurtu zen zirkulua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 171. orr.
Haren aurpegiaren obaloa polit-polita zen, eta biribila, arrautza errun berria bezala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 137. orr.
Ilehoria eta liraina zen, hazpegi fin eta neurri-neurrikoak zituen, kokots zorrotza, zoragarri biribil aurpegiaren obaloa, edozein margolarik madonna baten eredutzat hartzeko modukoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 244. orr.
Geroago, zero zifra bat asmatu zuten astronomo maiek, barraskilo-maskorra irudikatzen zuen obalo horizontal batez irudikatua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 283. orr.
Bi argazki itsatsiak obalo gisa zeuden moztuta. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 68. orr.
Ispilu obaloan ikusten nion irribarrea. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 95. orr.
Luteziak, isilik zegoenean, ahoa neurriz gain txikia zuen, koral-ale obaloa iduri. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 132. orr.
· Lehen egun hartan bezain liluragarri ikusten zaitut: [...] lepoaren segaila, gerriaren liraina, besoen zuria, masailen gorria, aurpegiaren obaloa, bularren gordea... Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 133. orr.