Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ñirñir (orobat ñir-ñir g.er.) 1 iz dirdira, distira.

Eri ikusezin batzuk Mikelen masailean pausatu dira, ñirñir bat bezain fereka llaburrean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 15. orr.

Nirñir batek postarantz desbiderarazten dizkio begiak: mezuak dauzka.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 168. orr.

Ellen besaulki malgu batean eserita zegoen, gela luze baten bukaera aldean, non solasen txintxina eta zutargien eta harribitxien ñirñirra sumatzen baitziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 255. orr.

Xekearen begi urdinek izarren pareko ñirñirra zuten.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 69. orr.

Pattar edontzi txikiak, ardo baso lodiak [...] denak goikoz behera, ipurdia airean, barraren ñirñirak haien zurbiltasunean islatzen zirela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.

Pantailako ñirñirrak atzera begiratzera behartu du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 46. orr.

Erosek begien ñirñirrak xedatzen eta gezien puntak zorrozten dituen legez, Anterosek soak desbideratzen ditu eta azkonen garratza kamusten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 46. orr.

Jaurenearen begietan ñirñir bat agertu zen, belusezko bonetaren hegi zabalaren azpitik, Izarren ñirñir hotzak zirrara eragin zidan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 49. orr.

Ñirñir metaliko bat aterarazi dio goizeko eguzkiak ezkutaleku batean aparkatutako Toyota zuriari.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 114. orr.

Aintzira lokartuak bezalakoak ziren; beiraren baten ñirñir iheskorrak olatu baten zilar distira argitzen zuen haien erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 168. orr.

Neskak, ordea, han irauten zuen, garrezko ñirñir bat begietan, dendaren fatxadan jarritako kale argien errenkadaren azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Merlenka kaxak, opalo ñirñirez beteak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Han ezer ikustekorik ez bazegoen ere, gure hegal bustiaren gaineko argi-ñirñir berdea izan ezik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.

Argi ñir-ñirrak bakarrik ikusten genituen herrixkan barrena, eta haran osoan zehar beherantz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus