Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ia ilundua zuen, eta Branfordeko argiak ñir-ñir ari ziren. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.
Urrezko ezproiak bota orpoetan; diamantez jositako gandorra kaskoan ñir-ñir. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 270. orr.
Perrette bat-batean altxatu zen, begiak ñir-ñir: [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 126. orr.
Ikusgarri margotutako etxe zurezkoak, plaza baten inguruan pilaturik, eta, goian gailen, katedralaren kanpandorre garaia, gurutze urreztatua ñir-ñir eguzkipean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 358. orr.
Handitzen ari zen, pozik, eguzkitan ñir-ñir, dena bikain zebilelakoan, ohitura baketsuko jendea sekula ez zela hain ederki gizendu pentsatzen zuela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 196. orr.
Kalean hotza, zerua oskarbi, izarrek ñir-ñir, eta mutxurdinek mar-mar. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 229. orr.
Nikelezko zerbaitek ñir-ñir egin zuen Baldwinen eskuan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 317. orr.
Eta milaka eta milaka ziren haren lepoan, haren beso eta eskuetan, haren gerrian, haren oinetan ñir-ñir egiten zuten diamanteak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.
Elur-maluten ertzek ñir-ñir egiten zuten farolen ondotik pasatzean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 351. orr.
Ñir-ñir egin zuten Peretteren begiek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 102. orr.
Begi ilunek ñir-ñir zegioten, han beheko itsaso distiratsuak bezala. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 115. orr.
Begiekin ñirñir egiten ikusi nuen, baina ez dakit zer sentitu zuen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 247. orr.
Ez nintzen guti harritu, tupustez, Ximurraren auto urdineko keinukariek ñir-ñir egitean bide ondoko aparkaleku baterat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.
Aurre-postuetako suek ñir-ñir egiten zuten bizi-bizi. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 408. orr.