Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ñimiñotu, ñimiño(tu), ñimiñotzen da/du ad ñimiño edo ñimiñoago bihurtu.
Funtzionario hark hain zuen bizar duina, hain luzea, hain zilarrezkoa, non aurpegia ondorioz ñimiñotu, ezeztatu egiten zitzaion, bizarra aurpegitik hazi beharrean aurpegia bizarretik sortzen balitzaio bezala. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 76. orr.
Kanutoak begiak ixteraino ñimiñotu zizkion. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 35. orr.