Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Judu ñimiño iharra zen, lasto koloreko ahuntz-bizarra zuena. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 63. orr.
Bidegabe handia izango litzateke Leibusch ñimiño hura gaiztagin arrunten artean kokatzea. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 107. orr.
Carson Cityko etxe ñimiñoak ageri ziren hegazkineko leihatilatik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 151. orr.
Etxearen neurriko sala ñimiñoa zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 101. orr.
Bazter batean, jostailuzkoak ziruditen beste hiru hilobi ñimiño ere ageri ziren lerroan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.
Abilki pasatu zen zomorrotegi baten gisako mundu ñimiño haren artetik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 103. orr.
Cerdanyako erregeordeak (--...) amets bereziki latza izan du: izurriak jota ikusi du bere burua, gaitzaren mende bere estatu ñimiñoa ere. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 17. orr.
Gona estu ñimiñoa janzten zuen, lehengo eguneko plisatuaren ordez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 251. orr.
Soineko azpiko tanga ñimiñoak markatzen dizkion ipurmasailtxo irtenak doi dantzatuz. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 20. orr.
Berak ere begiratu zidan, hasieran iheskor, gero arreta handiagoz, begitxo ñimiño, bizi eta argitsuekin. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 133. orr.
Agurearen begi urdin ñimiñoetan ageri zen distira jostalariak ezin urduriago jartzen ninduen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 34. orr.
Gutunazalaren zuria urratzen zuten letra ñimiñoek oso tankera bihurria zuten. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 195. orr.
Hodi ñimiño batzuk dira osteonak, 15 mm luze eta 0,25 mm zabal diametroan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.
Sentsore ñimiño hori oso erabilgarria izango da medikuntzarako. Berria - Gaiak 2004-01-25
Bere eskuko poltsatik ispilu ñimiñoa eta ezpainetako lapitza atera zituen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 101. orr.
Doi doia ageri da ezker aldera gomitatzen nauen gezi ñimiñoa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 224. orr.
Molekula batzuek dipolo elektriko bat daramate beren baitan, hots, ipar orratz ñimiñoak bezala jokatzen dute eremu elektriko batean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.
Arrantzale etxe andana, portu ñimiño-ñimiñoa. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 156. orr.
Irribarre ñimiño batekin erantzun dio emakumearen irribarre zabalari. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 43. orr.
Urteetan zehar oroitzapenik ñimiñoenak apuntatzen ibili behar izan nian koadernotxoetan, gero ez ahazteko. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 25. orr.
Xehetasunik ñimiñoenak gogoan edukitzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 199. orr.
Begiak bizi-bizi, bestearen xehetasunik ñimiñoenei ere erreparatuz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 207. orr.
Zoritxarrez, dagoeneko inork ez du zalantzarik ñimiñoena ere horretaz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 34. orr.
Argi izpia sartu zelarik sortu zen esperantza ñimiñoa berehala suntsitu zen eta zein gordinki. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 85. orr.
Eta lehen aldiz orain, gaitzespen ñimiño batekin pentsatzen nuen haietaz, maitasunezko inkurioz nolabait. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 263. orr.
Arrasto eta aztarna guztiei adi zebilen beti, egokierarik ñimiñoena ere alferrik galdu gabe. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 56. orr.
Neska gaztea lasai geratu zen bere tokian, musuan aztoramenik ageri ez zuela, zurbiltasun ñimiño bat izan ezik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 79. orr.
Huts ñimiñoena ez zen barkatzen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 133. orr.