Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ñarrotu, ñarro(tu), ñarrotzen 1 da/du ad begiez mintzatuz, erdi itxi, bildu. ik txilotu.

-Nor da? -esan zuen gizonak, ilunpetan begiak ñarrotzen zituela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 142. orr.

-Zer gertatzen da? -esan nion, begiak ñarrotuz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 85. orr.

Begiak ñarrotu nituen, gehiago bistatu nahirik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 353. orr.

Apurka, begiak ñarrotuz, ohitu naiz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 93. orr.

Ñarrotu du ezkerreko begia, betazalak bilduz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 34. orr.

· Beste batzuek betazalak ñarrotu dituzte eta irri egiteko gogo izugarriari eusten diotela dirudi.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 335. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Orduan, botila-koloreko bi begi berde ñarrotu topatu nituen bekain keinukari baten azpitik niri begira.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus