Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ñarro 1 izond tamaina txikikoa.

Gure lagun ñarroaren seriotasunetik eta ikasteko zaletasunetik zerbait kutsatuko zitzaiolako mentura zuen, nonbait. Agenda ttar bat, mukizapia, ezpainetako barra eta kartera tiki baina itxuraz betea atera zituen, hurrenez hurren, larruzko zaku ñarrotik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.

Kriseiluko argi dardaratiak errainu ñarroak sortu zituen haren begietan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 98. orr.

Begi ñarro horiek halako bi egin ziren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.

2 (izen gisa)

Zer zela eta jarri nion halako ezizen hanpatua lurretik bi hazbete ere altxatuko ez zen ñarro bati?  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 44. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus