Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Igandean ere, mokoxuri ñapurrek hartzen ahalko dute beren plazerra. Herria 2004-11-25
Manifestalditik landa haatik, Robert Villenave biziki ñapurrago mintzatu da: auzotarren beharrak ezagutzeko inkesta bat hitz eman dio postak, berak iragarri dituelarik bide seinaleak auzoguneko jendeak posta horretara errazki bidatzeko. Herria 2005-11-03
Bainan, jaun hori bertzen eremuetan sartzen baita ardi ñapurra bezala iduri luke manatua izan zaiela bertze ministroei agert diten haiek ere telebixtetan. Herria 2004-05-13
Hor gaindi nenbilela, beti iruditzen zitzaidan, handik edo hemendik, onddoak agertuko zitzaizkidala, eta bestalde, ardi ñapurren irudi, elorri-ondo eta sasien erditik pasatzeak, halako libertate baten itxura eskaintzen zidan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 105. orr.
Are laster gehiago egiten genuen orduan, gure ardi ñapur kankaila gosetien handik jalgitzeko, alorren jabeak ohartu baino lehen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 21. orr.
Azienda ñapurren marrakak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 14. orr.