Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ñaño izond adkor 1 nanoa.

Artzain ergel ñaño bat han zen lo kuluxka.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 186. orr.

Zeharo gogaiturik, egongelatik irten eta nola hala ematen nuen denbora: batzuetan karrajutik paseoan, nesken geletako poster horterak aztertuz; beste batzuetan neure hankaz irekitako balkoian, alboko txakur ñañoarekin eztabaidan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 68. orr.

Zer dauka kalboso koipetsu eta ñaño horrek nik ez daukadana?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 62. orr.

Orduan behintzat kursiak iruditu zitzaizkidan erabat, erromantizismo melenga, belaska eta ñaño batez eginak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 72. orr.

Vaudeville itxurako filmean, yogi ñaño bat jipoitzen dute Quebec-en whiski truk.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 218. orr.

Ondo asko dakigu esperantza, letra handi eta larriz idatzita ere, hitz pobrea dela, ñaño samarra akaso.  Berria - Harian   2005-03-19

2 (izen gisa)

Potoloa koipezto hutsa da; ñañoak badauka grazia, baina oso itsusia da, eta kankailu ixila.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 59. orr.

Baina orduan beste izaera bat behar zuen, eta ez guk jarri diogun ñaño antzeko hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 164. orr.

Ispilu ilunean, alabaina, nire irudiaren isla baizik ez zen, ñaño, ttar eta zimurduretan kizkurtua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 246. orr.

Giroa horrela berotu ondoren, esertzera joan da ñañoa.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 41. orr.

Eta janzkera dotore, eta printzesa maitemindu, eta ezkutari konde, eta ñaño barregarri.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 96. orr.

Unai Iturriagak eta Fedi Paiak saio polita eskeini zuten, batto Edurne zuriarekin maitemindua zen ñañoaren rolan, sagar pozoindua jan eta lo zela, Fredi printze urdinarekin ukan elkarrizketan.  Herria   2005-11-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus