Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ñañar 1 izond txikia eta kaskarra. (pertsonez)

Ñañarra zen eta hankak ere izugarri ttikiak zituen, botoitxo askoko bota txiki beltzak jantzita.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 15. orr.

Baziren gure inguruan festa-hondatzaile ñañar batzuk, besoak zerura luzatuz lurrera belauniko erortzen ziren bitartean harengatik zigortuko gintuztela esaten zutenak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 82. orr.

Inolako arretarik jarri gabe begiratu nion Lisettari Croceren liburuak uzten zizkion konde ñañar hari. Hi behintzat ez haiz ñañar koipetsu ile beltz kizkurdun horietakoa, gauero ileari bay-rum ematen diona gainera.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 167. orr.

2 (gauzez)

Muga maleta txiki baten barnean pasatu zuela kontatzen dio edonori, eta baliteke egia izatea, askoz gehiago ez baitu betetzen bere gorputz ñañarrak oraindik ere.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 117. orr.

Liburuko irakasle alu hori ez zen zehatz-mehatz nik ezagututako inor, baina, bai itxura ñañarrean bai izaera zitalean, txikitako irakasle jakin bat izan nuen inspirazio-iturri, Txanpi ezizeneko kakanarru alu bat, Periko ez bezala egiazki gorrotatzera iritsi nintzena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus