Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Koadro bat guztiz ñabartu zen zeruko koloreez. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 109. orr.
Auto zelular bigarren lerroan aparkatuetako argiek ñir-ñir urdinkarez ñabartzen zuten arratsaren ilun ahula. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.
Aza gorriak, goizargiak kolorea aldatu eta beren loratzearen ardo kolore aparta erakusten zutenak, hainbat zauri gorrimin eta purpura ilunez ñabarturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.
Haren adimena itsutzen zuten hodei gorri-beltzen aldean, laino zuri mehe batek ñabartzen baizik ez zuen nirea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.
Paulek irrifarre eztiena agertu zuen, oroitzapenen beloak gordea, ametsek ñabartua. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 101. orr.
-Telebisioan ere esango ditek gaur, notiziarioan, kontu inportantea bada -ñabartu zuen besteak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 48. orr.
Euskadiko Filmategia Tabako Fabrika barruan kokatzeko «erabaki formala» hartu gabe dagoela ñabartu zuen Azkaratek. Berria - Kultura 2004-06-17
Zalduak ñabartu nahi izan du ez duela uste ezer legez kanpokorik egin denik, baina egin diren gauza batzuk «printzipio etiko ez beti garbietan oinarrituta» egin direla. Berria - Harian 2005-11-05
Posibilitate onartutako hori oso ondo adosten da De Architectura-n zehar azaltzen diren eta preskripzioen norainoko unibertsala ñabartzen duten kutsu erlatibistako baieztapen ugariekin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 230. orr.
Gauza zuhurra dela dirudi, beraz, marrazkiak galdu ez balira beste Vitruvio desberdin eta "argi" bat izango genukeela esaten duen delako ideia tradizional hori ñabartzen saiatzea gutxienez. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 160. orr.
Larruazala berde argia eta ñabartua zuen, eta garbi zegoen ahal zuen indar guztiaz negarrez ari zela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 81. orr.
Eman duen erantzuna, oso ñabartua izanagatik, ez da ezezkorra izan. Berria - Euskal Herria 2004-11-20
Horrek ez du kentzen planteamendu horren baitan, formulazio ñabartuak eta adostuak izatea tokian tokiko aplikazioari dagokionean. Berria - Harian 2006-03-26