Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gauzak ez dira zuri edo beltz, baizik eta hainbat ñabardura dituzte, eta hainbat aukera daude. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 57. orr.
-Ez dut zirrararen ñabardura bakoitzarentzat hitz bat, zuk bezala. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 195. orr.
Turkesatik zafirorainoko urdinaren ñabardura guztiak dauzka zeruak, eta badiak berdearen ñabardura guztiak, esmeraldatik krisoprasaraino. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 118. orr.
Ez du gizonen arteko maitasuna eta emakumeen artekoa bereizten, ez du ñabardura hori jasotzen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 64. orr.
Akordioaren agiriaren atzealdean jarritako baldintzei eta ñabardurei ETAk ez ziela erantzun. Berria - Harian 2006-03-23
Datuek ñabardurak behar dituztela, alegia. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 271. orr.
Guk ezin adieraz ditzakegun ñabardurak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 274. orr.
Akustikoki axolarik ez duten ñabardurak alboratuz gero. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 69. orr.
Ñabardura batzuekin, hori bai, baina azken batean biak bat funtsean. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 182. orr.
Ez gintuan hamabietan etxeratuko, baina ñabardura horretaz aparte, dena pentsatu bezala gertatzen ari zuan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.
Gardenago oroitzen ditut ñabardura batzuk beste batzuk baino; horrek erakusten dit traidorea eta baztertzailea dela oroimena. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 78. orr.
Hamabiren bat ñabardura izango zituen artista baten gris sorta bat erakutsi ziotenean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 37. orr.
Ñabardura askoko puzzlea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 434. orr.
Ñabardurekin, baina itxaropena azken batean. Berria - Euskal Herria 2006-02-23
Bushen politikari segituko diola, ñabardurak ñabardura. Berria - Mundua 2004-08-01
Bere sodio-lanparen argiarekin parekatu zuen, berehala ezkutarazten baititu kolorea eta ñabardura xumeak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.
Ñabardura txiki hark irauli zuen etorkizuna. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 35. orr.
Kolorearen ñabardura txikiena ere bazekien irakurtzen itsaso haren azalean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 18. orr.
Fatxadaren estilo arkitektonikoaren ñabardura txikienak ere patxadaz aztertu zituen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 167. orr.
Pixkanaka-pixkanaka Mars Expressen datuak ñabardura handiko topografia erakusten ari dira. Berria - Gaiak 2004-12-16
Honezkero bada egin beharreko ñabardura garrantzitsu bat: [...]. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 131. orr.
Ñabardura hutsa ez da, ordea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 335. orr.
Baina ñabardura funtsezko batekin. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 12. orr.
Zeruaren eta itsasoaren arteko kolore-apustu eta ñabardura gris-urdin amaigabeen tirabira lausoan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.
Egunsentiak gela barrena ñabardura urdinez margotu zuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.
Lehorrean, berriz, zelai berdeak, eta berdetasunaren artean bitxilore eta txikoria-belarren ñabardura koloretsuak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 52. orr.
Biziaren aniztasun zabalaren ñabardura infinituetan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.
Iragana ahalik oneskien duplika dezagun, tradizioari den mendreneko ñabardura erorik ekarri gabe. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 38. orr.
Grisaren eskalako ñabardura-balioen arabera. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.
Jakizu, bada, horrelaxe dela eta, izan ere, badirela hautematen dutenen artean ñabardura-maila ugari nagusitasunean. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 146. orr.
Kolorearen eta ñabardura-kontrastearen galeraren kontua ematen zuen, eta ez hainbeste ezagumeneko akatsa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.
Aroa bera ñabardura multzo baten arteko oreka orekatu malgua den gisa berean, [...]. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 186. orr.
Forma- eta ñabardura-aldaketa etengabean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 71. orr.
Ahots-ñabardura hark, apur bat harritu baninduen ere, halako atsegin ezkutu bat piztu zuen neure baitan. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 63. orr.
Ile horia, begi urdin argiak, jaka gorria, jantziaren lepoa urdin-berdea, eta haragiaren kolore-ñabardura natural harrigarriak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.
Ez ziren gauza izan kolore-ñabarduren esanahiaz jabetzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.
Gaia puzzle bat da eta puzzle horretan zeruak urdin ñabardura asko dauzka. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 428. orr.
Garbi dago ebakera ñabardura hori zehaztasunez heldu dela idazkeraren laguntzarik gabe. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 52. orr.
Prest zeuden asteazkeneko bileran Unespa aseguru etxeen patronalak mahaigaineratutako eskaintza onartzeko, betiere hiru ñabardura eginda. Berria - Ekonomia 2004-08-28
Horien harira zenbait ñabardura egin nahi izan zituen Irlandako bake prozesuaz eta Euskal Herrian izan dezakeen islaz. Berria - Harian 2005-07-29
Idazleen kontuari berriro helduz, abertzalea eta nazionalistaren arteko ñabardura egiteko beharra sumatu diot bati baino gehiagori. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 101. orr.
Legeari hainbat ñabardura egin zizkion, Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko kide zela, 2002an. Berria - Euskal Herria 2004-04-20