Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

normalizatzaile (corpusean ez dago; ETCn 109 agerraldi) iz normalizatzen duena.

Jarraitu egin beharko da ahalegin normalizatzaileetan, bide estandarretan eta martxan dauden gauza askotan. ETC-literatura, saiakera   Hiztunpolisa, Jon Sarasua, Pamiela, 2013

Baina, pultsio normalizatzailea onuragarria da, eta ez da. ETC-literatura, saiakera   Lapur banden etika ala politika, Joseba Sarrionandia, Pamiela, 2015

Berez aholkua emateko eratu batzordea kontrolatzen zuen gehiengoaren "jarrera itxia" salatu zuten ordezkariek, eta eztabaida "planteamendu berri eta normalizatzaile batera iristeko" beharrezkoa zela azpimarratu. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 135 zbk., , 2003 - martxoa-apirila

Horren bitartez hizkuntzaren egoera sektorez sektore eta lurraldez lurralde aztertuko dugu, maila bakoitzean beharrezko neurri normalizatzaileak finkatuko ditugu, eta horien arabera, plana diseinatzen eskuhartuko dugun gizarte-eragileok konpromiso zehatz eta borondatezkoak hartu eta praktikan ezarriko ditugu. ETC-literatura, saiakera   Bidegorriak hizkuntzentzat, Aitor Zuberogoitia, Elkar, 2005

Esate baterako, euskara normalizatzaile batentzat normala izan daiteke pentsatzea, euskaraz dakien baina gutxi erabiltzen duen jendeak (bikoteek, kasu honetan) "nahiagoko lukeela" harreman hori euskaraz izatea, baina traba, zailtasun edo ohituraren batengatik ezin duela. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 155 zbk., , 2006 - uztaila-abuztua

Normalizatzaileenganik heldu zen gomendioa, zapatze-ren orde, sakatze zela. ETC-literatura, saiakera   Fragmentuak, Aurelia Arkotxa, Utriusque Vasconiae, 2009

Errealista izatea da dauzkazun egoerak zorrotz aztertzea eta beti euskararen erabilera normalizatzailea egitea. ETC-literatura, saiakera   Euskara irabazteko bidean, Garikoitz Goikoetxea, Jakin / Berria / Elkar, 2016

Liburuaren hirugarren ideia nagusiak zera argudiatzen du: demos bat, hogeita batgarren mendean existitzekotan, derrigorrean izango da gizarte normalizatzaile bat, kontrolezko mekanismo eta instituzio publiko biopolitiko (arautzaile) eta diziplinarioetan oinarritutako gizarte bat, alegia. ETC-literatura, saiakera   Demokraziaren pribatizazioa, Jule Goikoetxea, Elkar, 2017

Hizkuntza-normalizazio prozesuak ezinbesteko dituen hanka instituzionala eta hanka soziala sendo badaude eta elkarlanean arituz gero, herrietako eta era guztietako entitateetako dinamika normalizatzaileek sekulako indarra hartuko dute. ETC-literatura, saiakera   Euskararen bidegurutzetik, Kike Amonarriz, Elkar, 2019

Oso urrun dago eremu soziolinguistiko eta integratzaileetako printzipio pluralistei, deszentralizatzaileei eta normalizatzaileei erantzutetik. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 194_ 195 zbk., , 2013 - urtarrila_ apirila

Estatua izateak, antza, ikaragarri laguntzen du, estatua denik eta tresna normalizatzaile indartsuena baita oraindik ere. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 208 zbk., , 2015 - maiatza_ ekaina

Eta hori proaktibitatez egiten du, normalizatzaile bokazioz, bere etorkizun propioa eta hiztun komunitatearena bermatzeko beharrez. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 210 zbk., , 2015 - iraila_ urria

Drogen inguruan ezartzen diren korapilo debekatzaileak eta hutsalak askatzea premiazkoa da, guztiok drogekin harreman normalizatzaileak eraikitzen joateko, ahal den neurrian menpekotasunik gabe. ETC-prentsa   Berria, 2004-11-19

Uste du eduki horiek baino gutxiagorekin nekez aurkituko dela irtenbide armonizatu eta normalizatzailea, negoziazioak eta ekarpen puntualak kaltetu gabe. ETC-prentsa   Berria, 2006-06-11

Hori, jaun-andreok, "demokratikoki zilegiztatutako instituzioetako arduradunek hartutako erabaki pazifiko eta normalizatzailea" da. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-01-11

4.- Osasun zerbitzuan, eta baita administrazioaren gainerako zerbitzu eta ataletan ere, herritarren hizkuntza eskubideak babestuko dituen neurri normalizatzaileak har ditzala Nafarroako Gobernuak. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-12-07

Emakumearen alor hori ere fikzio normalizatzailea zen. ETC-prentsa   Argia, 2008-06-01

Ahalegin normalizatzaileak, gainera, fikziozko normalizazio bat sortzen du, eta horrek ez digu uzten ikusten nondik ari den botila husten. ETC-prentsa   Berria, 2012-02-25

Ildo horretatik, terminoa erakunde normalizatzaileak sortu duen hizkuntza artifizialekoa da, soil-soilik hizkuntza horretako lexikoaren zati gisara definitutako kontzeptuaren esanahia duelako. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 43 zbk., , UEU, 2002 - urria-abendua

Marko hori osatzen dutenak dira Estatuko Konstituzioa, Estatutuak, lege normalizatzaileak eta, azkenik, sistema aplikatzean sortzen diren legezkotasun gatazkak konpontzeko ematen den jurisprudentzia konstituzionala. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroako Euskararen Legearen jatorria, G. Monreal, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2003

Gudariez gain, hizkuntza estandarizatzaile, zuzentzaile, normalizatzaile eta finkatzaileez betea zaigu herria. ETC-zientzia, zuzenbidea   Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan, Ibon Egaña, Edu Zelaieta (arg.), UEU, 2006

1968an komunitatean oinarritutako (arlo normalizatzaile batean) zerbitzu osoen premia adierazten da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hezkuntza Bereziaren oinarri pedagogikoak, Leire Darreche, Edurne Zenitagoia, UEU, 2008

Akademiak, beraz, garai honetan hiru esparrutan egiten zuen lan: batetik akademikoa edo zientifikoa, bestetik kulturgintzakoa, eta, azkenik, agente normalizatzaile gisa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskara Unibertsitatera bidean: eragileak eta proiektuak (1939-1990), Karmele Artetxe, UEU, 2011

Une horretatik aurrera, Bai Euskarari Akordioko sinatzaile bakoitzak zein neurri normalizatzaile onartzen zituen hausnartzeko epea hasi zen. ETC-entziklopedia   Euskalgintzaren Kontseilua, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus