Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskuin nabarristaren jarrera behin baino gehiagotan salatu dute talde feministek eta abortuaren aldeko elkarteek, baina manifestazio jendetsuena 2014ko apirilean egin zuten. ETC-literatura, saiakera Nafarroa, orain ala inoiz ez, Ion Orzaiz / Joxerra Senar, Jakin / Berria / Elkar, 2016
"Nabarristek" lortu zuten Nafarroa Garaiak jarraitzea 1841eko legeen menpe. ETC-literatura, saiakera Lurraldea eta herria, Eneko Bidegain, Pamiela, 2018
Nafarroak, ordea, beste historia bat du, ikuspegi nabarrista batetik ere ulertu behar dena, aitortuz Nafarroa erresuma izan zela XIX. mendera arte. ETC-literatura, saiakera Carlos Garaikoetxea: lider bat lehendakari, Elixabete Garmendia Lasa, Jakin / Berria / Elkar, 2018
Argi eta garbi esanda, nabarristen aldean lerratu da Osasuna. ETC-prentsa Berria, 2003-12-13
"Benetako nabarristak balira, nafarrek bere etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea bermatu beharko lukete eta ez lituzkete eragozpenak jarriko, hori baita demokratikoa", argudiatu zuen. ETC-prentsa Berria, 2003-11-26
Maila berean eta elkarren mugan dauden bi errealitate politiko bestelakoren akordioa eta onarpena zen orduan hitzartutakoa, baina nabarristek zapuztu egin zuten. ETC-prentsa Berria, 2004-11-18
Tafallan ospatuko du gaur EAk alderdiaren eguna, "Nafarroan UPNren eta PSNren eredu nabarristarekin bat ez datozenak badirela adierazteko". ETC-prentsa Berria, 2005-09-18
Horrek ohikoa behar luke demokrazian, baina eskuin nabarristaren gehiengo absolutuak asko zailtzen du hori. ETC-prentsa Berria, 2006-08-06
Berrikitan, idazki honen sinatzaileok salatu genuen Nafarroako gizartea Bi Zaindarien begipean bizi zela: ETA eta bere zaleak, bateko; eskuin nabarrista, besteko. ETC-prentsa Berria, 2006-04-12
Izan ere, eskuin nabarristak egin duen erredukzionismoak polarizazio oso artifiziala eragin du gizartean, eta foru autonomiaren jarraipena haren garaipen batek bakarrik ziurta zezakeela aldarrikatu du. ETC-prentsa Berria, 2007-06-28
Alderdi nabarristak ere "gehiengoaren" totema erabiltzen du gure ukazio etengabean finkaturiko politika sendotzeko. ETC-prentsa Berria, 2007-12-20
Bestea," nabarristek inoiz kontatzen ez dutena", da "sekulako haustura linguistikoa" izan duela, "toki gutxitan" gertatu dena. ETC-prentsa Berria, 2008-05-16
Batetik, Nafarroako erakunde nabarristak ahalegin handiak egin dituzte, noski, muga hori, amildegi hori sakontzen eta, aitzitik, Aragoikoa eta Errioxakoa naturalizatzen. ETC-prentsa Berria, 2010-03-19
Hogeita bi urteko ibilera duen alderdi nabarrista. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-02-03
Nabarristek forua paktua delako mitoa teoria bihurtu nahi dute. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-02-03
Botere zentralak ez du erregeorde berezirik behar izan, nabarristak izan baititu ordezkari eta kudeatzailerik onenak. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-12-01
Frankismoaren hondarretan, alderdi nabarristak Francoren erregimenari lotuak zeuden, eta aurrerakoien eta langileen mugimendu guztia hegoaldeko lau probintzietako Autonomia Estatutuaren alde zegoen. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-12-31
Nabarristarik sutsuenari ere ez diot nik horrelakorik entzun. ETC-prentsa Berria, 2014-06-22
Horren ondorioz abertzaleak baztertuak izan ziren negoziazioan eta emaitza da alderdi nabarristek egindako autonomia estatutu bat dugula. ETC-prentsa Argia, 2012-07-22
Eskuin nabarrista hori nola ikusten duzu? ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2018-11-09
Alde horretatik, nagusi den dotrina nabarristak behin eta berriro gogoratzen du askatasun zibilaren printzipioan oinarrituak daudela nafar-foralitatea eta bere autonomia juridikoa. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 64 zbk., , UEU, 2008 - urtarrila-martxoa
Helburua nafar abertzaleen egunkaria idaztea zuten, nahiz eta joera nabarrista eta foruzalea izan. ETC-entziklopedia La Voz de Navarra, Wikipedia
Ohikoa izan da ere hizkuntzari bere balorea kentzeko erabiltzearen joera, esaterako nabarristen artean. ETC-entziklopedia Latinaren eragina euskaran, Wikipedia
Politikan joera hori gailendu den arren, bada euskal talde nabarrista bat, nafarzalea, Nafarroak historikoki Euskal Herrian izan duen protagonismoa eta haren euskal estatu izaera babesten duena. ETC-entziklopedia Nabarrismo, Wikipedia