Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Wallace Hume Carothers eta bere taldeak erraz hausten ez zen zuntz gogor bat aurkitu zuten, plastikoan oinarritua: nylona. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.
Likrazko kamiseta izerditua erantzi du, eta berdin udako galtza luzeak, %100 nylon. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 66. orr.
Nylonez egindako parapente bat jarri zioten. Berria - Gaiak 2004-09-09
Berandutxo arte, gerra zibilaren hotsak gainean genituenean ere, etorri ohi ziren ijitoak atez ate, farfailak, harizko izarak, nylonezko oihalak eta horietakoak eskaintzera. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 26. orr.
Denak lurrera! -oihu egin du Natxok ahots hautsiaz, nylonezko poltsaren kremailera ireki eta kanoi motzeko eskopeta bat atera orduko. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 20. orr.
Gero, oso azkar, tr ebetasun handiz, zauriaren ertzak josi, eta, nylonezko puntada bakoitzean, bost korapilo egin zituen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.
Nylonezko soka batez elkarrenganako ilborrestea lotu diete bi baltsei. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 58. orr.
Pultserak egiteko erabiltzen diren nylonezko hariak zituen esku-muturretan. Berria - Euskal Herria 2006-03-01
Nylon-hari xixtrin bat bizar-makinaren barruan, ez besterik... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 93. orr.