Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nor da orhoit Baionarat jin zela, 1951-n, Roncalli apezpikua, orduan Parisen Nuntzio edo Aita Sainduaren ordezkari zena? Herria 2001-05-17
Dena dela, gure seminarioko balentriaz ez zuten deus jakin orduan, ez eliza-buruek ez estatu-gizonek: ez ziren berri guztiak heltzen oraino ez Paueko prefetetxera, ez Pariseko nuntzioarengana. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 89. orr.
Castagna nuntzioak gomendiozko gutun bat eman zion Alexandriako kardinalearentzat erranez: [...]. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 37. orr.
Haren ondotik, beste kardinale bat, Giulio Mazzarini, aita sainduaren nuntzio bezala etorria Parisera, Frantziako erregearen kontseiluburu bilakatu zen 1642tik aitzina. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 49. orr.
EAJk Vatikanoarekin izandako elkarrizketetan Aita Alberto Onaindiak Valerio Valery Parisko nuntzio apostolikoa izan zuen solaskide. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 31. orr.
Benetako ekumenismoa gauzatzeko, baina, Eliza katolikoko hierarkia -aita santua, dikasterioak, nuntzioak...- traba bat da. Berria - Harian 2005-04-06