Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
numerario 1 izond pertsonez mintzatuz, kide kopuru mugatu batek osaten duen korporazio batekoa.
Nahiz eta Unibertsitatean mugimendu politiko handia izan garai hartan, 1980. urterako, borroka gehiago mugatzen zen irakasle numerarioen aferara. Berria - Euskal Herria 2006-02-24
2 (izen gisa)
Euskaltzain osoen eskubide eta betebehar berberak izango dituzte numerario emerituek, salbuespen batekin: bileretan parte hartu ezean, ez dute botoa emateko eskubiderik izango. Berria - Harian 2005-04-22
3 (ekonomian)
Estatu horrek banku bat baleuka, zeinen bileteek diruaren betekizuna leukaketen, eta bilete horien balio numerarioa izugarria balitz akzioen balio numerario izugarriari erantzuteko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 81. orr.