Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nuklear 1 izond zerbaiten nukleoarena, nukleoari dagokiona.

Kultura nuklear horretatik historia, hizkuntza, sinboloak, erakundeak, artea eta halakoak iritsi dira.  Berria - Kultura   2004-10-31

2 familiaz mintzatuz, gurasoek eta seme-alabek soilik osatzen dutena.

Familia nuklear batean bizi da.  Berria - Harian   2005-03-22

Ene familia zabala zen, ez zen familia "nuklearra", leku ezberdinetan zabaldua zen familia baizik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 133. orr.

Pantallak familia nuklearra munduarekin konektatzeko daude.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.

Azken batean, nik diodana, zer dago familia nuklearra baino ederragorik?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 55. orr.

3 atomoaren nukleoarena, atomoaren nukleoari dagokiona.

Teoriaren arabera, izar erraldoiak kataklismo baten bidez kolapsa daitezke, barruko erreakzio nuklearrek grabitatearen aurka egiteko behar adinako indarra sortzen.  Berria - Gaiak   2004-11-25

Supernobetan behatzen ditugu gamma izpiak, haietan erreakzio nuklear asko daudelako.  Berria - Gaiak   2004-11-25

Fisio- edo fusio-erreakzio nuklearra sortzea eta kontrolpean izatea ahalbidetzen duen aparatua da erreaktore nuklearra.  Berria - Gaiak   2004-07-03

Eta fisika nuklearrean aditua ere bada -zehaztu zion Amaiak, oharrak aztertuz.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 172. orr.

Bereziki partikulen fisika, indar nuklearrak eta elektrokimika.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 166. orr.

· Glasgowko Unibertsitateko ikasleek Mordechai Vanunu zientzialari nuklear ohia hautatu zuten errektore.  Berria - Mundua   2004-12-18

4 energiaz mintzatuz, erreazkio nuklear batean sortzen dena.

Energia nuklear zibilaz [...] ostegunean sinatutako itunak Indiaren programa militar nuklearra ez duela mugatzen esan du New Delhiko gobernuburuak.  Berria - Mundua   2006-03-08

Petrolioaren ordez energia nuklearra, ikatza eta gas naturala erabiltzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.

Uranioaren aberasteko eta indar nuklear zibilaren ikerketa arloa garatzeko hartutako erabakian ez dugu atzera egingo.  Berria - Mundua   2006-03-31

5 energia nuklearrari dagokiona.

Produkzio nuklear eta eolikoa hazi dira gehien epe horretan.  Berria - Ekonomia   2004-10-23

Programa nuklear zibilaren inguruko ikerketak gelditzeko eskaririk, ordea, ez duela onartuko ohartarazi du.  Berria - Mundua   2006-03-08

Naziek Alemaniaren proiektu nuklearreko buru ezarri zuten berehala.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 199. orr.

Hitachi [...] etxeak 91 kilo erregai nuklear ditu gordeta Kawasakiko bizitoki zona batean.  Berria - Gaiak   2004-09-14

Akordio nuklear zibil bat negoziatzen ari da Indiarekin.  Berria - Harian   2006-02-03

Eztanda nuklear baten osteko desolazio-kutsu bat du haren pinturak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 178. orr.

Arrisku nuklearra.  Berria - Ekonomia   2004-03-24

Badirudi herrialde batzuek beren industria nuklear ahula sendotzeko negozio nuklearrean parte hartzeko irrikan daudela.  Berria - Harian   2006-02-03

Ipar Koreak ekimen nuklear militar eta zibilak bertan behera utziko dituela iragarri zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-02-27

Historiako hondamendi nuklear larrienak bi hamarkada bete arren, goizegi da oraindik istripuaren ondorio guztiak ikusteko.  Berria - Harian   2006-04-26

Burgoseko Larrialdi Nuklearretarako Planaren arabera, Euskal Herriko hamalau herritan eragingo lituzke kalteak ezbehar nuklear batek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

AEBetako Segurtasun Nuklear Nazionalaren Administrazioak.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Batzordean.  Berria - Harian   2005-07-20

6 energia nuklearra erabiltzen duena.

1943an asmatu zen lehenbiziko erreaktore nuklearra.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 44. orr.

Guri begira daude une honetan milaka eta milaka arma nuklear, une batean lurra desegin dezaketenak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 19. orr.

Sobietar Batasuna arma nuklear indartsuenez hornitu nahi dute, eta horretan dihardute.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 202. orr.

Adituek diotenez, plutonio kantitate horrek bonba nuklear bat edo bi egiteko balio dezake.  Berria - Mundua   2004-01-03

Defentsa ministro Geoff Hoon-ek armagintza nuklearrean aditu zen zientzialari britainiar baten izena eman zuen -David Kelly- BBCko informazio deseroso horien errunduntzat.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 28. orr.

Ukrainako zentral nuklear hartan gertatutako istripuak.  Berria - Kirola   2004-11-16

Argindar guztia zentral nuklear eta hidroelektrikoetatik dator.  Berria - Harian   2006-02-18

Armada hark hainbat itsasontzi eta itsaspeko nuklear zituen Murmanks eskualdean.  Berria - Gaiak   2004-08-28

Frantziak lau urpeko nuklear, 250-300 buru nuklear eta 60 bat Mirage2000N misil ditu.  Berria - Mundua   2006-01-22

7 arma nuklearrei dagokiena; arma nuklearrak dituena.

II. Mundu Gerla bukatzean, mundua aro nuklearrean sartuz geroztik, bi potentzia handien artean behin finkatu den terrorearen orekak begiratu gaitu gerla hotzetik gerla berora lerratzera.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 152. orr.

Saio nuklear bat egin zezakeela ohartarazi zuen herenegun Ipar Koreak.  Berria - Mundua   2004-06-26

Japoniaren ustez, ordea, ezin da baztertu Piongiangek proba nuklear bat egiteko nahikundea eta gaitasuna duenik.  Berria - Mundua   2004-06-26

Indiak eta Pakistanek «estatu nuklear gisa duten erantzukizuna» nabarmendu zuen Haiderrek.  Berria - Mundua   2004-06-20

Munduko armategi nuklearrak eragin lezakeen energia baino hamar aldiz handiagoa askatu zuen asteroideak, eta ikaragarrizko txikizioa eragin zuen planetan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 235. orr.

Potentzia nuklear handi baten zerbitzu sekretuan sartu nahian dabilen gizon baten joan-etorri kafkiarrak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 177. orr.

Gerra nuklear bat izango da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 182. orr.

· Misil nuklear «berriak» garatzen ari dela dio Moskuk.  Berria - Mundua   2004-11-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arma nuklear (14); bonba nuklear (6); buru nuklear (5); egitasmo nuklear (3); energia nuklear (5); erreaktore nuklear (7); indar nuklear (5); industria nuklear (3); istripu nuklear (3); misil nuklear (3)

nuklear entsegu (3); nuklear indarra (3); nuklear maileko (3)

proba nuklear (3); programa nuklear (7); urpeko nuklear (4); zentral nuklear (34)

ahalmen nuklearra (7); arma nuklearra (6); arrisku nuklearra (3); auzi nuklearra (23); bonba nuklearra (4); disuasio nuklearra (3)

ako zentral nuklearra (19); egitasmo nuklearra (7); ekinbide nuklearra (6); energia nuklearra (62); energia nuklearra garatzeko (4); energia nuklearra helburu (3); energia nuklearra lortzeko (3); erreaktore nuklearra (9); erregai nuklearra (11); erregai nuklearra ekoizteko (3); familia nuklearra (5); garoñ

indar nuklearra (6); informazio nuklearra (3); iranen programa nuklearra (6); krisi nuklearra (5); lemoizko zentral nuklearra (5); material nuklearra (4); mihamako zentral nuklearra (3); nazioarteko teknologia nuklearra (3)

programa nuklearra (65); programa nuklearra garatzea (3); teheranen programa nuklearra (4); teknologia nuklearra (22); teknologia nuklearra garatzeko (3)

urpeko nuklearra (4); zentral nuklearra (48); zentral nuklearra itxi (4); zentral nuklearra ixteko (4)

arma nuklearrak (146); arma nuklearrak egin (5); arma nuklearrak egiteko (16); arma nuklearrak garatzea (4); arma nuklearrak garatzeko (11)

ako zentral nuklearrak (4); egitasmo nuklearrak (9); energia nuklearrak (12); entsegu nuklearrak (3); eraso nuklearrak (3); erregai nuklearrak (3); gai nuklearrak (3); garoñ hondakin nuklearrak (7)

ikerketa nuklearrak (5); indar nuklearrak (4); industria nuklearrak (5); instalazio nuklearrak (5); iranen programa nuklearrak (3); jarduera nuklearrak (3); lobby nuklearrak (3); npt arma nuklearrak (4)

programa nuklearrak (20); saio nuklearrak (9); zentral nuklearrak (42); zentral nuklearrak ixteko (7)

arma nuklearraren (3); auzi nuklearraren (6); auzi nuklearraren inguruan (4)

ako zentral nuklearraren (10); egitasmo nuklearraren (8); egitasmo nuklearraren inguruan (3); egitasmo nuklearraren inguruko (3); ekinbide nuklearraren (3); energia nuklearraren (33); energia nuklearraren alde (3); energia nuklearraren aldeko (3); garoñ

indar nuklearraren (10); indar nuklearraren inguruko (4); irango programa nuklearraren (10); krisi nuklearraren (3)

planta nuklearraren (4); politika nuklearraren (3); politika nuklearraren inguruan (3); programa nuklearraren (30); programa nuklearraren arduradun (3); programa nuklearraren auzia (7); programa nuklearraren inguruan (4); prozesu nuklearraren (3); prozesu nuklearraren inguruko (3); segurtasun nuklearraren (5); teheranen programa nuklearraren (3); txernobilgo zentral nuklearraren (3)

zentral nuklearraren (43); zentral nuklearraren aurkako (4); zentral nuklearraren hondamendiak (3); zentral nuklearraren inguruan (3); zentral nuklearraren kontra (3); zentral nuklearraren kontrako (7)

ako zentral nuklearrari (3); egitasmo nuklearrari (3); energia nuklearrari (3); garoñ

industria nuklearrari (3); irango programa nuklearrari (4)

programa nuklearrari (14); programa nuklearrari buruz (4); programa nuklearrari buruzko (5); zentral nuklearrari (4)

ahalmen nuklearraz (4); arma nuklearraz (5); auzi nuklearraz (8); energia nuklearraz (5); programa nuklearraz (5)

ako zentral nuklearrean (3); garoñ zentral nuklearrean (15)

arma nuklearrek (3); zentral nuklearrek (7)

txernobilgo zentral nuklearreko (6); zentral nuklearreko (13)

arma nuklearren (25); egitasmo nuklearren (10); hondakin nuklearren (4); programa nuklearren (4); saio nuklearren (3); zentral nuklearren (13)

elkarlan nuklearrerako (3); energia nuklearrerako (5); segurtasun nuklearrerako (12); segurtasun nuklearrerako batzordeak (4); segurtasun nuklearrerako kontseiluak (5)

zentral nuklearretako (7)

japoniako zentral nuklearretan (3); zentral nuklearretan (12)

zentral nuklearretatik (3)

zentral nuklearretik (4)

jarduera nuklearrez (4)

arma nuklearrik (16); arma nuklearrik gabeko (9); istripu nuklearrik (4); istripu nuklearrik larriena (3); zentral nuklearrik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus