Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
nudismo iz gorputza biluzik agertzean datzan praktika.
Nudismoa, esaterako, hemengo eta hango txoko txiki eta gutxi batzuetan hasi zen, eta Bilbotik gertu, Sopelako Arrietara hondartzan hain zuzen, emakume eta gizon batzuk biluzik ibiltzen ziren. Berria - Euskal Herria 2006-05-03
Toki jakinetan "nudismoa eta naturismoa naturaltasun osoz" praktikatzen duten popabisteroen biluztasun zuri edo jantzia. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 206. orr.
Hori jantzita egoteko beste era hagitz errespetagarri bat baizik ez da, nudismoaren teorikoek berek aitortzen eta defendatzen dutenez. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 206. orr.