Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Andaluzian, astebeteko eurijasak nozitu zituzten, 9 hildako tartean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.
Dohakabeek, aterperik gabe, aire zabalean nozitu behar ekaitz zitala. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 265. orr.
Ez duzu nozitzen eskizofreniarik? Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 49. orr.
Kalte psikiko larriren bat nozitzen ote zuen? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 171. orr.
Gosea nozitzen duten gizakien kopurua. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 114. orr.
Ezkortasun hori ezin pareka daiteke, ordea, bere garaiko gizarteak nozitu zuen "mal du siècle" harekin. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 14. orr.
Galera handiak eta atsekabe ikaragarriak nozitu ditugu. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 150. orr.
Medikua izanik, kristautasunaren birus berria aztertzeko grina eta tentazioa nozitu zituen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 408. orr.
Erlijio kristauak, orain dela bi mende katoliko eta protestantetan banatu zuen zatiketa zoritxarreko hura nozitu zuenean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 127. orr.
Nozitu berri zuen esperientzia hura lehenbailehen ahaztu behar zuen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 197. orr.
Su bizia pizten zaio begietan, esaten ari dena, larrutik nozitua izaki, erraiak kiskaltzen ariko balitzaizkio bezala. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 56. orr.
Izugarri nozitzen dugu gure ingurunearen eragina. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 322. orr.
Balore absolutuen egarriz bizi da Julien Sorel, balore absolutuak nozitzen ari diren dekadentziaren lekuko kezkatua da Stendhal. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 110. orr.
Zerbait nozitzen ari zen itxura zuen, eta, eguneroko ibilaldira irten aurretik egin ohi zuen bezala, luzatu egin zen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 82. orr.
asko nozitu (4); torturak nozitu (3)