Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nozio 1 iz gauza baten ideia.

Adigaia enpirikoa edo hutsa da, eta adigai hutsak, jatorria adimenean soilik duen heinean (ez sentimenaren irudi hutsean), nozio izena hartzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 146. orr.

Kontzeptuak bereiztea zaila izan zitekeela jakinik, Chomskyk hainbat nozio eztabaidatzen ditu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 13. orr.

Euskal nazionalismoaren kasuan ere, "askatasuna", "subiranotasuna", "Estatua", eta antzeko nozioak esparru arras desberdinean ulertuko diren politika beharko da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 84. orr.

Biologia modernoaren lorpenen eskutik etorritako nozioek, sarritan, tupust egiten dute luzaroan onetsi diren eta are, inoiz, oraindik ere indarrean dauden ideiekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 143. orr.

Nozio horiek guztiak zenbait tratamendu matematiko konplexutatik datoz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 101. orr.

Kasu horiek eta kasu posibleek indarra kentzen diote esperientziaren nozioari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 108. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Denboraren nozioa galdu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 145. orr.

Elkartze hauek perpausaren zatien nozioa finkatzen dute.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 174. orr.

Periferiaren nozioa, espazioari dagokion metafora, zuzenean lotzen da europar mundu-ekonomiaren zabalkunderako joerarekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nozio komun, unibertsal eta propioen tematizazioaren oinarrian Izateari buruzko tesi spinoztarra dago: unibozitatea. kausa beretsuetarik datoz ere, Gizakia, Zaldia, Zakurra etabar bezalako nozio Orokorrak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 17. orr.

Vitruviok neurri handi batean grezieraz emanda zeuden jakintza praktikoak eta nozio teorikoak transmititu behar zituen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.

Analitikotasunaren nozio eraldatu sinpleena Gottlob Frege-k aurkeztu zuena da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 111. orr.

Arrazoi onaren nozioa ez da psikologia enpirikoaren kontzeptua, ez da nozio zientifikoa, asko jota zio filosofiko baten "tresna" da bakarrik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 121. orr.

Erreferentzia, esangura eta sinonimia bezalako nozio semantikoek ez dute inolako lekurik eztabaida honetan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 139. orr.

Intuizioari lotutako nozio ilunek ezin gaituzte ondorio zentzugabeetara eraman, ez eta ondorio egoki berriak eskaini.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 25. orr.

Gramscik landutako "hegemonia"ren nozio subertsibotik asko ikas lezake euskal politikak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 88. orr.

Nozio kulturalistei loturik garatzen zen, beraz, estetikaren bide berria eta, batez ere, artearen teoria berria.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 241. orr.

Litekeena da halakoak gauza adigarriak ezin ulertzea, horiek oinarrizko nozioak izan arren.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 92. orr.

Argi samar egon behar luke "gramatikaren soiltasunaren" arrazoizko nozio baten arabera, beherago hartuko ditugun konplexutasun erlatiboari buruzko erabaki gehienek zuzen irauten dutela.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 81. orr.

Gauza batzuk ulertzeko, aurretiko nozio ugari lortu eta ikerkuntza luzeak egin behar direla.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 88. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ez dago "batasunik", esentzia bakar eta bakuna onartuz ez bada, osaerarik eta nozio-aniztasunik gabea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 123. orr.

· Gustua, horrela, giltza-nozio bilakatzen da giza izaera eta mundu objektiboa erlazionatu nahi dituzten teoria askotan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 238. orr.

Adiskidetasuna da beste giltza-nozioa Aristotelesen etikan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.

4 (aipatzen den izen baten eskuinean)

Horien ustez, Kuhnen "paradigma" nozioak irauli egin zuen zientzia ulertzeko modu estandarra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 246. orr.

Existentziaren izaera arrunta "helburu" nozioaz, "batasun" nozioaz edo "egia" nozioaz interpretatzea ez zela zilegizkoa, ulertu zenean, balio ororen hutsunearen sentimendua jo zen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 38. orr.

"Bestea" nozioa ari zen lantzen garai hartan, bere ikasleekin.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 42. orr.

Matematikako limite nozioarekin analogia bat eginez, [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 108. orr.

Ikasturtearen hastapenean, ikerketa lan bat hasi zuten ikasleek hego eta ipar nozioez.  Berria - Kultura   2004-04-01

Irudikatze nozioa oinarri-oinarrizkoa da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.

Era horretara ez balitz, balio nozioak bere izaeraren zerbait galduko luke, kanpotik ezarririko elementu bat izango lukeelako osagai.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 147. orr.

Esaterako, hit "jo" hitzaren esanahia deskribatzean, zalantzarik gabe, ekintzaren egilea eta gaia, "subjektu" eta "objektu" nozioak erabiliz deskribatuko genituzke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 140. orr.

· Iradoki nahi duguna da "perpausa ulertzea" nozioa "hizkuntz maila" nozioaren arabera azal daitekeela neurri batean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 123. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nozio berri (3); nozio komun (6)

denboraren nozioa (5); ezagutzaren nozioa (4)

idazkera nozioak menperatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus