Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

notizia iz berria.

Kezka eragin zuen atzo albisteak, baina kezka eragiteko moduko notizia gehiago ere zabaldu ziren mundu zabalean.  Berria - Gaiak   2006-02-23

Eta irratia eguerdian, notiziak entzuteko.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 30. orr.

Eguerdian jakin zuen notizia, etxean bazkaritakoan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 116. orr.

Notizia lehen orrian emango dute, hurrengo egunean: «Torontoko idazle bat, Espainian zezenak adarkatuta».  Berria - Kultura   2004-09-30

Alaba etortzen ikusi zuenean, bazekien notizia onik ez zekarkiola inolaz.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 116. orr.

Kataluniatik dator notizia hauteskunde kanpainaren hasieran.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Amak notizia emon eutsanean, aitak "a lo hecho pecho" esanaz, aurrera egin eban duda barik.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 53. orr.

Hemerotekak aztertuz gero, zakur borrokak eta boxeolari pasaitar gazte baten debutaren notizia ziren lehen orrialdeko notizietariko bi, letra handiegietan ageri ez ziren arren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 42. orr.

Frantziako notiziak behatu zituen FR3 telebista katean, gatua ferekatzen zuela.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 146. orr.

Rognettak, bere bidaietan, notiziak biltzen zituen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 188. orr.

Bai, dudarik gabe, notizia ona da, baina ez naiz fio.  Berria - Harian   2006-03-23

Estilo-ariketak liburua (Igela) kalean izatea, bederen, notizia handia da bere txikian.  Berria - Kultura   2006-01-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

notizia eman (3); notizia handia izan (3); notizia izango (3); notizia ona (6); notizia ona da (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus