Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

notatxo 1 iz ohar laburra.

"Gabon-gaba ez da bakarrik ospatu behar", zioen bere notatxoan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 145. orr.

Orixek Euskaldunak poema sortan honela dio notatxo batean: "Zozo mikote, zozo-bikote: zozoak bikoka kabi-egiten asten diran garaia".  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 129. orr.

Hots, arratsean, Comercio kaleko neure etxera bihurtzean, notatxo bat topatu nuen gelan: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 237. orr.

Askotan irakurri zuen notatxoa treneko bidaian, baina hitz bakar bat baino ez zuen asmatuko ondo esaten: pregunta.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 125. orr.

Ez ditugu notatxo guziak emanen bainan hemen dagoena uztea bekatu liteke: (--...  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 174. orr.

2 adkor musika nota.

Liubaren ahotsa hurbila zen, adeitsua, samurra, eta doinuak halako beldur berezi baten notatxo arinak zituen, iluntasunean emakumeen ahotsak ohi duen bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 165. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus