Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

notatu, nota(tu), notatzen du ad ohartarazi.

Kuriositate bezala bakarrik notatuko dut, R. de Maeztu-k, Unamuno-ren Lore Jokoetako diskurtsoaren iruzkin panegirikoan, beste hauxe adierazten duela, [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 110. orr.

Txantxa bat emango du, gogoratzen badut, M. Broszat-ek notatzen duen eran, Rosen-berg-ek arraza (alemana) esatea beste gabe (abereez mintzo bagina bezala!) ez omen zuela aski fina kausitzen, eta "arrazaren arima" lelora estilizatu zuela bere diskurtsoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 211. orr.

2 nabaritu.

Nik ere ez dut notatu, beraz...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 174. orr.

Hala eta guztiz, notatzen zitzaion adiskidetzeko gogoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 99. orr.

Orain notatzen da, lehen depositua 30 eurorekin betetzen zenuen eta orain batzuetan 50 eurorekin eta halere ezin bete  Berria - Harian   2005-09-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus