Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

notable 1 iz pertsona gailena, pertsona ospetsua.

Apezek eta notable euskaltzaleek.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 85. orr.

Horrek azaltzen du notable handien pisu galera [Ipar euskal Herrrian], azaltzen du abertzaletasunaren sendotzea, eta azaltzen du joera euskaltzale berri baten sorrera, Elgar-Ensemble-ren inguruan egituratua.  Berria - Euskal Herria   2004-04-09

Baina iskanbilak ugariak ziren: adibidez, Amikuzeko oihan komunala zati-zatika saltzen zuten Donapaleuko notableek, beren hiriaren ureztatzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 83. orr.

Herriko notableek oso begi onez ikusten zuten Luigik aurretik zeukan Ideal aretoaz gain beste hura zabaltzea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 73. orr.

Giza harremanen hondamendia, bilkuren estresa, euskal kulturako notableen hipokrisia, bakardadea, abertzalekeria, desamodioa, erakundeen ustela, heriotza...  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 36. orr.

Ez dezaket ahantz alabaina hemengo etxetiar, petxero eta buhameak oro 1789an Errepublikaren alde agertu zirela, apez errefraktarioek, etxeko jaun opulantek eta notableek haizea norabidez aldarazi artean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 121. orr.

Lehenik eta behin, atzo arte lagun izandakoak deskalifikatzen dira: "betiko notable eta politikeroak" baino ez omen dira.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 113. orr.

2 (izenondo gisa)

Eta Garat anaiak ez ziren baitezpada gizon herrikoiak, etxeko-jaun notableak baizik.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 83. orr.

3 azterketen kalifikazioetan, ongi edo oso ongi.

Izan ere, notablea nuen matematikan, berari benetan inporta zitzaiona, zeren gainerako ikasgaiak jesuiten marikoikeriak omen ziren, espedientea betetzekoak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 138. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus