Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Diapasoiko nota da praktikan uhin sinpleari gehien hurbiltzen zaiona. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 92. orr.
Do-re-mi-fa-sol-la-si: bat-bi-hiru-lau-bortz-sei-zazpi: notak eta numeroak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 269. orr.
Pentagramako nota bakar batek. Askoren artean «Rataplan» - 70. orr.
Hala, 440 Hz dituen La bat baino eskala bat goragoko La notak 880 Hz izango ditu. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 91. orr.
Keinu egin zion Davidi, eta Padam Padam doinuaren notek bete zuten eskola. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.
Guri Hauspoa zaratarik gabe eta notak garbi jotzen irakatsi digute. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 95. orr.
Gero txistura apuntatu ninduten, notak irakurtzen banekiela baliatuta. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 64. orr.
Gustuko du musika horrela disekzionatzea, notak bakartzea, isolatzea, nota bakoitza tarte txuriez inguraturik ikustea. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 60. orr.
Eteten zen erritmoa, iluntzen nahiz argitzen ziren noten tinbreak, baina piezak kementsu segitzen zuen aurrera... Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.
Eta azken nota hori erabat isildu denean, azken uhina ere desegin denean, partituraren azken orria itxi du, piano, piano. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 66. orr.
Veneziarrak ibai-tutu bakoitzari musika eskalan zegokion nota atera behar zion: do-re-mi-fa-sol-la eta si. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 114. orr.
Garaiera bereko nota bat oso desberdin entzuten da musika-tresna batean edo bestean jota. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 120. orr.
Apoen ahots kobrezkoak izarretara jaurtitzen duen nota labur, beti berdin, triste hori. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 97. orr.
Sarrerako nota batzuk moldatu zituen, hain zuzen ere Kirxaren kafe etxean azken hogeitaka urtetan gauero-gauero jotakoak, eta musikaren konpasean kulunkatu zuen bere gorputz hauskorra. Zentzontle ezkutuko baten lau notako deitore-kanta. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.
Hala, ez da zaila nota altuak eta baxuak aldi berean entzutea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 116. orr.
Gizonezkoek, zubian zutik [...] beren nota ozenak botatzen zituzten; emakumezkoek beren nota zoliak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 230. orr.
Isiltasun hartan, kantari hasi zen gizon bat gure atzean, ahots ahul-ahulez eta rabelari ere nota ahul-ahulak ateratzen zizkiola. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 224. orr.
Pianoaren aitzinean jarri zen Ravel, bere pieza eder batzuk joiten zituela, dena nota jauztekari. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 148. orr.
Musika entzuten ari zen; gitarra baten nota gero eta ordenatuagoak. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 29. orr.
Sirenek nota betibateko, malenkoniatsu batez urratzen zuten gaua. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 118. orr.
Gero eta nekezago zitzaion pianoaren nota desafinatuak jasan behar izatea. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 23. orr.
Gero klarinaren nota dardarkaria entzun zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 43. orr.
Ingalaterratik honaino diapasoiarekin luzarazitako nota elektrikoen bibrazioa ailegatzen zen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 184. orr.
Oso bizkor abesten zuen arren, ez zuen nota edergarri txikienik ere huts egin. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 287. orr.
Maiztasuna 2.000 Hz (organo baten nota garaiena) baino apalagoa bada, [...]. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 118. orr.
Esku batek baxutik jotzen zuen Silent, O Moyle-ren melodia eta beste eskuak goitik jarraitzen zion nota-sail bakoitzari. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 78. orr.
Neurria hartua zieten hatz txiki haiek pianoaren giltzei, eta belarri bikainak, berriz, edozein nota-konbinazio behin entzutea nahikoa zuen, hura gogoan hartzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 190. orr.
Gramofono erraldoiak zabaltzen zuen nota-zaparradarekin batera hots urrun, jarrai bat bezala entzuten bainituen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 96. orr.
Leon Marty apaizak ere esan ohi zigun pianoak, hark etxean bazuen bat eta, nota hotsa aterako bazen barruan zeuzkan hariak jotzeko mailu buru-txuri haiek sorginak zirela. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 182. orr.
Hizkuntza bakoitza musika tresna baitzitzaion, eta letra bakoitza, ondorioz, musika nota bat. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.
Saxofoi nota baten soinu garbi eta zehatza. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 279. orr.
Piano-nota batzuk eta jendearen kantua ekartzen hasi zen leun-leun jauregitik estalkira. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 219. orr.
Ahots bat, biolin nota bat haratago. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 279. orr.
Errepideari erreparatu beharrak edo autoaren motor-hotsak ez zuten aldatzen piano-noten atsedenik gabeko gora-nahi eta behera-behar hura. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.
Kalera irtetean, mataderokoa dirudien gure ate erraldoian nota bat topatu dut zelo batez itsatsia. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 109. orr.
Notak ordenatzen egin dut bidaiaren parte bat. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 64. orr.
Gizona kalean eta mendian pasieran ez ezik, marrazkiak egiten (oso onak), notak hartzen, jendea eta gauzak behatzen, sinesgaizki ekinkor egon zen Pasaiako egun guztietan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 19. orr.
Orduko kaierra hemen daukat, gaur nahi baitut gau hartako notek lagundurik garbiki eta behin betikotz itzatu gertakaria. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 35. orr.
12 urte luzez, 1922tik 1934ra, nota-txartel denak Arantzazutik, bertako datu meteorologikoekin bidaliak dira, baina izenpetu gabe. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 50. orr.
Ostiralean, asteko notak banatzen zizkiguten, eta gure gelako tarima gainean jartzen ginen ilaran, onenak aurrena eta txarrenak azkena. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.
Ikasgelan onena baldin bahintz ere, baldin notak oso ongi eta bikain ekarriko bahitu ere, eurek haserre jarraituko liketek. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 48. orr.
Beti atera nituen nota onak erlijioko klasean. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 92. orr.
Nahiko nuke nik haren notak atera, hark bezain gutxi estudiatuz. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 52. orr.
Nota onez gainditzen zituen azterketak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 56. orr.
Nahi dut jakin dezazun nota bikainak lortzen dituzula arlo guztietan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 312. orr.
Ez zait gustatzen nota txarrak ateratzea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 29. orr.
Fred eta George oso bihurriak dira, baina, hala ere, benetan nota onak lortzen dituzte. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 92. orr.
Kontua da neure espedientea Bartzelonara aldatzeko batez besteko nota altu samarra behar nuela. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 38. orr.
Abisatu zigun denoi nota bera jarriko zigula, 5 edo 6, noten sistemaren kontra baitzegoen guztiz. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 95. orr.
Geroago, fitxa betetzerakoan, azterketara aurkeztu izanaren marka ezartzen dio, eta hirurogeita hamarreko nota jartzen dio. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 36. orr.
Bederatziko nota besterik lortu ez duen eskolako lan batena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 116. orr.
Etxean pozik ziren, baina nota kontuetan nahiko bereziak dira nire gurasoak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 29. orr.
Ez genuen etxera nota boletinik batere eramango. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 401. orr.
Baina galdua nuen itxaropena, azkeneko ebaluazioan nota kaskarrak atera bainituen institutuan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 32. orr.
Malenkonia zen, pentsatu zuen, beraren sentimenaren nota nagusia. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 106. orr.
Nahasturik zegoen, eta mehatxuzko nota batek zeharkatu zion ahotsa. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 88. orr.
Burumakur eta eskuak gabardinako poltsikoetan sartuta, goibeltasun nota hits bat jartzen zuten Argiaren Hiriko espaloi jendetsuetan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 90. orr.
Bizkarra tente zutela zeuden eserita, aldare nagusiaren gainean zintzilik zegoen argi-nota gorri urrunari begira, eratsu. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 255. orr.
batez besteko nota (3); musika nota (5); nota altu (4); nota altua (4); nota altuak (5); nota eman (3); nota jarri (4); nota luze (3); nota ona (4); nota onak (22); nota onak ateratzea (3); nota onak ateratzen (5); nota onak lortzen (3); nota onarekin (9); nota onarekin gainditu (5); nota sail (3); nota txarra (3); nota txarragoak (3); nota txarrak (12); nota zoli (5)
lehen notak entzun (4); musika notak (4); notak eta soinuak (3); notak hartu (4); notak hartzen (5)