Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
nostromo iz kontramaisua.
Dena dela, jendeak nostromoa esango dio edo, izena hain propioa egingo zaionez, Nostromo. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 157. orr.
Nostromoak bilerara deituko du eta kubertan, bere uniforme zuriarekin marinerito manikia dirudiela, sama sendo eta mortsa bibotearekin, aginte ahots ozenez emango ditu aholkuak: [...]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 160. orr.
Enbarkazioa gelditu eta atzerantz itzultzeko aginduko du nostromoak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 232. orr.
'Istriborrera!' aginduko du nostromoak, izotzezko tren mamu hori martxan hasiko delakoan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 283. orr.