Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urrezko talde hura oroitzapen nostalgikoa besterik ez da: Leeds Premier Leagueko azken tokian dago, eta urteetako lana harrika bota dute. Berria - Kirola 2004-01-28
Neonezko argiak eta tentelkeria amerikar ugari bazterretan, country eta spaghetti western estilokoak, 60ko hamarkadako aztarna nostalgikoak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 18. orr.
Minor-ek irribarre labur eta nostalgiko bat egin zidan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 297. orr.
Frantzisko Lopez Alenen testu nostalgiko bat da, portuetan garabiak-eta sartu aurretik, garraioan ibiltzen ziren astoetako baten kontura. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 257. orr.
Hiriari darion tristura nostalgikoa. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 49. orr.
Gaua debaldeko solas nostalgikoen erresuma izan zitekeen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 110. orr.
Aurkarietan ezar ditzagun ere bospasei marxista-leninistak, gu bezalatsu teologo nostalgikoak. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 45. orr.
Mundua mundu denetik hain ugariak diren ero nostalgiko halakoak! Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 58. orr.
Erromantikoek, nostalgikoek eta komunistek zirrara berezia sentitzen dute irudi horren aurrean. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 82. orr.
Ez pentsa nostalgikoetarik naizela! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 77. orr.
Ilustrazioko Arrazoimenaren gure nostalgikoek argitzen ez digutena da, Ilustrazio horrek gaur zer izan beharko lukeen. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 36. orr.