Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

noski 1 adlag baieztatzen edo ezeztatzen dena ezaguntzat edo begien bistakotzat hartzen dela adierazteko hitza. ik jakin1 9.

Bai, noski, jende guztiak onartzen du burutik zegoela aspalditik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 308. orr.

Bai, noski, ez zegoen dudarik: haiek ez ziren bere eskuak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 53. orr.

Ez, noski, jauna; ez da oso gai interesgarria.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 23. orr.

Ez, noski, hezur eta haragizko euskaldunak, baizik eta estereotipoaren arabera asmatutako panpina batzuk.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 55. orr.

Noski, hortz eroririk ez neukan batere, ezta zubiztatua daukadana ere, laugarrena eskuin, goian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.

Noski, beti egongo da esatea kontatzen dena egia dela.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 46. orr.

-Noski! -nik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 74. orr.

Noski badituela, beste alderdi aipagarri asko, baina hemen ezin luza ni.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 45. orr.

Nik, noski, suitzarra nintzenez ("suitziarra", berak hala esatea gogokoago, nonbait), ezin omen nuen horretaz iritzi funtsezkorik izan, ez bainintzen inoiz Kaukasoan izana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 11. orr.

Badakizu, noski, zer diren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 16. orr.

Izan dira, noski, beste hainbat hilketa: [...].  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 64. orr.

Ez dut noski auzitan jarri nahi iniziazio horren baliagarritasuna eta are premia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 51. orr.

Ximurra ez zen noski nire erantzunaren minean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

Etsipenak sosegatuko zizkidan noski nerbioak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.

-Beti ez, noski, aldarte onean jaikitzen naizenean soilik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.

Pentsaera hau, noski, ultranazionalista da, totalitarioa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 65. orr.

Bestetik, beira lantzea ez da kimika: beste asmo batekin etorriak ginen noski laboratoriora.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 45. orr.

Berarentzat zen, noski, gutuna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 12. orr.

Hirusta batek ez dik egundaino trinitatearen zera hori argitu, eta ez nikek harra egiten zaion gatzez ondutako janaririk nahi, bat etorriko haiz horretan ere, noski, nirekin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 151. orr.

Eta baita ere Bob, noski, eta Ken...  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 49. orr.

Esatea libre da noski.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 74. orr.

Hura ez zen ganorazko burubidea, noski.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 47. orr.

Bere helbide eta telefonorik utzi gabe, noski.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.

Eta hi ados egon hintzen, noski.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 37. orr.

2 beharbada, ziur aski.

Harritu egingo haiz, noski, literatura hitza erabiltzen dudala-eta matematika aipatzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 12. orr.

Hila behar dik noski.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

bai noski (123); ez noski (77); noski baietz (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus