Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nortzuk 1 izord pl nor.

-Eta nortzuk dira -galdetu zuen- besteek baino gehiago distiratzen duten bi haiek?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 981. orr.

Badaki Petrusek nortzuk ziren arrotz haiek?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 155. orr.

-Non nago, nortzuk zarete zuek? -galdegin zuen Hasanek, ustekabean esnaturik.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 46. orr.

-Nortzuk dituzu horiek?      - 0. orr.

Hona nortzuk ziren: Pedro eta Joan, Santiago eta Andres, Felipe eta Tomas, Bartolome eta Mateo, Santiago Alfeorena, Simon Zelote eta Judas Santiagorena.  Elizen arteko biblia   Eg 1,13

Komeni da jakitea, nortzuk izan ziren egoera hartan erregearen solaskideak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 150. orr.

Ernegu batean etorriko zen Juan, pertsona elegante haiek nortzuk ote ziren.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 11. orr.

Galdetu eta jakingo duzu nor naizen eta nortzuk ditudan lagun.  Elizen arteko biblia   1 M 10,72

Nortzuk diren veneziar petoak asmatzen saiatu edo haien jarduna entzun nahi duenak turisten bideetatik apartatu behar du.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.

Nor Portalis, nortzuk proiektuaren egilekideak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 13. orr.

2 nortzuek (nork kasuan; orobat nortzuk g.er.)

Taldea nortzuek osatu duzue?  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

Nortzuk dituzte eskuetan suntsipen handiko armak?  Berria - Mundua   2004-03-19

Eta halaz guztiz, berak, izenik gabeko herri batean galdurik, bazekien nortzuek merezi izan zuten zerua.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 53. orr.

Ez dakit, euren ustez, nortzuek irakurri nahiko lituzketen horrelako kontuak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 238. orr.

Horren hurrengo hamabi-hamalau lerro ezabatuen azpian txostengileak Ernest Hemingwayren sarea nortzuek osatzen duten argitu nahi du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 198. orr.

3 (bestelako kasuetan)

Eta nortzuei zin egin zien Jainkoak ez zirela haren atsedenean sartuko?  Elizen arteko biblia   Heb 3,18

Egileak hemen, iragaitzaz, liburu hau nortzuentzat egina den gogoratzen du, hots, filosofian eta, bereziki, psikologian, ikasketa sakonak eginak zituztenentzat.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 249. orr.

-Ribeiro pixka bat edan nahi duzuenean -Xavierrek ere pluralean-, badakizue nortzuengana etorri.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 329. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus