Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

norte 1 iz iparraldea.

Angelutik norteko Neuville herrirat, bidaia eder bat egin du herritar Marie Claude serorak.  Herria   2001-11-15

· Neure bakardadearekin gozoro ezkontzen ninduenak neure bakardadearekin muturbelzturik jarri nau itsuski, ezinka eta muzinka, ez norterik eta ez konorterik dudala kasik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 200. orr.

2 iparreko haizea.

Baina, edonork daki, iparrak edo nortiak -kosta aldean dioten gisara-, bere emaitza, bustia eta euria duena: Nortetik datozen edoi baltzak bakarre eurixe.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 458. orr.

3 Ferrocarril del Norte-ren izena.

Kantu bat ezpainetan nuela hartu nuen Norteko (Hegoalderako) trena.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 21. orr.

Norteko burdinbidearen azken zatia inauguratzen zela eta haren berri ematen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 212. orr.

Hortzetako eskuila, alkandora bat, bi aldagarri eta Eromen sortzailea eskuko poltsa batean sartu, eta Norteko geltokira abiatu nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 98. orr.

Norteko geltokiko kantinan egon ohi zen igeltseroarenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 327. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

norteko geltokira (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus