Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Normaltasuna oso kontzeptu aldakorra eta funtsik gabekoa da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 168. orr.
Normen normaltasuna eta estatistiketako normaltasuna. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 167. orr.
Preso bat da, normala da, normaltasun baten barruan dago. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 149. orr.
Baina gure ingurua normaltasuna da, nolabait esan, egunerokotasunean bizi dugun esperientzia erlijiosoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 263. orr.
Begi-bistakoaren normaltasuna eta ezkutukoaren misterioa. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 262. orr.
Bertzelako laguna nintzen, gure bizia normaltasunera bihurtu zenean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.
Ematen zuen bizitza normaltasunera itzuliko zela hurrengo urtean, edo Hogwartsen izan ohi zuen bezalako normaltasunera, behintzat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 276. orr.
Itxuraz hiria normaltasunera itzuli den arren, nonahi ikus daitezke gertatutakoaren aztarnak. Berria - Harian 2005-07-09
Borrokan hasi aurretik nekatu balira bezala, ez zuten normaltasunaren babes primitiboa apurtzerik lortu, eta bereziak izateko deituta zeudenak arrunt izaten jarraitu zuten. Pako Aristi «Note book», 2005 - 107. orr.
Narratzaileak nahiago zituen edertasuna tarteka agertzen zuten emakumeak, hau da, xarma normaltasunaren atzealdean ezkutatzen dutenak. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 38. orr.
Normaltasuna uharte bat da, zikoizkeriaren eta asperkeriaren marrazoek inguratzen dutena, bazter guztietatik. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 199. orr.
Normaltasun demokratikoaren ondorio diruditen gertaerak baino ez dira gertaera horiek guztiak. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 93. orr.
Ez dago ez normaltasun absoluturik, ez begi errugaberik, zeren ikustea eta interpretatzea, biak batera gertatzen baitira, egunero-eguneroko bizitzarik arruntenean ere. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 189. orr.
Neu ere, mantela mahai gainean zabaltzen ikustean, normaltasun osoz ate atzeraino joaten naiz eta normaltasun osoz ateratzen dut ogia poltsatik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 52. orr.
Horrelako pertsonaia bati, nire ikuspegitik, ohiz kanpoko paisaia dagokio, kale nagusiak agindutako normaltasuna hausten duena. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 181. orr.
Komisarioa eta guardak etorri ondoko ustekabe-garaia iraganik, gauzak usaiako normaltasunera itzuli ziren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 119. orr.
Eguneroko normaltasunean Victoriarekiko obsesioa pasatuko zitzaidala pentsatu nuen, baina ez zen horrela izan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 175. orr.
Orduan baretu zen giroa jangelan eta betiko normaltasunera etorri. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 75. orr.
Hain egunerokoa den keinu horretan ez dago ezer harrigarririk, amak, aitak bezala, normaltasun itxura eman nahi baitio egiten ari den guztiari. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 52. orr.
Normaltasun itxurari gogor eusten bazitzaion ere, gure buruzagiek bazekiten [...] arriskua hantxe zegoela, oso hurbil. Txillardegi «Putzu», 1999 - 189. orr.
Normaltasun giroa zen nagusi, ez zuen inork interes handiegirik erakutsi nirekiko. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 18. orr.
Bikotekideen desioaren erritmoa bat ez datorrenean, baina, normaltasun irizpidera jo ohi dugu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 173. orr.
Beharrik, posta zerbitzua normaltasunez zebilen artean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 176. orr.
Zelula amak kaltetutako ehunetan txertatu dituzte ikertzaileek, eta horrelakoetan bihotzak normaltasunez lan egiten duela frogatu ahal izan dute. Berria - Gaiak 2004-04-27
Euskara «gero eta gehiago eta normaltasunez» erabiltzeko konpromisoa hartu zuen, atzo, Eusko Legebiltzarrak. Berria - Harian 2005-12-03
Euskal Herrian, euskaraz normaltasunez bizi ahal izateko. Berria - Euskal Herria 2004-01-08
Liburu hau hiru hizkuntzetan egina da, euskaraz, espainolez eta frantsesez, Hurelek dionaz "normaltasunez", Euskal herrian girenaz gero. Herria 2002-08-01
Portaeraren ez-normaltasunak eta berbaldiaren normaltasunak kontraste harrigarria egiten zuten. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.
normaltasun baten barruan (3); normaltasun itxura (10); normaltasun itxura emateko (3); normaltasun osoa (3); normaltasun osoarekin (3); normaltasun osoz (50); normaltasun osoz egin (5); normaltasun osoz igaro (3); normaltasun politikoa (6)
normaltasuna berreskuratzeko (4); normaltasuna da nagusi (3); normaltasuna lortzeko (6)
normaltasunera itzuli (13); normaltasunera itzultzea (3); normaltasunera itzultzeko (3)
epaiketa normaltasunez egiten (3); normaltasunez egin (7); normaltasunez egiten (5); normaltasunez entrenatu (10); normaltasunez hartu (3)