Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

norgauzatu, norgauza, norgauzatzen 1 da/du ad nortasuna hartu edo eman.

Natura norgauzatua bezala ageri zaio egungo hiritarrari, moralki on-ona eta birjin-birjina den nor baten pare bilakatua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Belar edo landare-jendea ihartu edo erre egiten da; ez da hiltzen, ez baitzegoen bizirik ere (biologiarentzat bai, jendearen hizkuntzarentzat ez; gauzak berezko zentzuan harturik beti ere, ez erabilera irudizko, hedatu eta norgauzatuetan).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 108. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus