Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
norberatasun iz norbera izateko nolakotasuna.
Nortasuna deitzen diote, edo identitatea, eta esan liteke jaioak mundura dakarren nornahitasuna norberatasun jakin batera biltzea dela nortasun pertsonalaren atea ixten duen giltza. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 251. orr.
Umea edo gaxtea gehiegi aldatzen da nortasun agiri batean harrapatua edukitzeko; gero harrapatzeko modukoa bihurtzen da pertsona, bere norberatasunean gero-eta harrapatzen errazagoa, harik-eta bere norberatasun horretan zeharo harrapatua, gatzatua eta iltzatua gelditzen den arte. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 252. orr.