Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

norbanako (337 agerraldi, 33 liburu eta 136 artikulutan) iz gizabanakoa.

Nire zibilizazioa Gizonaren gurtzan oinarritzen da, norbanakoen bitartez.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 168. orr.

Baina historia arrazak egiten du -Hegel-engan izpiritu objektiboak bezala-, ez norbanakoek.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 228. orr.

Gizarte kohesioa eta gizarte kapitala indartzea, herri eta norbanakoen berezko kultur erreferenteak indartzea, horiexek dira gobernu arduratsu batek etorkizunera begira egin ditzakeen inbertsioak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 86. orr.

Asmoa Nafarroako eta Euskal Herriko norbanako eta erakunde abertzale eta aurrerakoiekin lan egitea da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-13

66 alderdi politiko, 25 norbanako independente eta bederatzi koalizio saiatuko dira Legebiltzarreko 275 aulkietatik ahalik eta gehien eskuratzen.  Berria - Mundua   2004-12-17

Gure eskualdeko alderdi, sindikat eta ingurumenaz arta duten erakunde publiko eta norbanako guzieri.  Herria   2002-12-05

Lege zibilek arautzen dituzte harreman naturalak eta konbentzionalak, aginduzkoak nahiz borondatezkoak, nahitaezkoak zein komenientziazkoak, norbanako guztiak beste norbanako batekin edo batzuekin lotzen dituztenak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 150. orr.

Norbanakoen arteko harremanak arautzen dituzten konbentzioen indarrez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.

Eginbide oro, nolabait, zibila zen, eta norbanako bakoitzak egin zezakeen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 236. orr.

Lege guztiak norbanakoei edo ondasunei dagozkie.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 53. orr.

Norbanakoen eskubideei dagokienez, eredu eta inbidiagarri izan da beti, Espainiaren aldean, Frantzia.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 132. orr.

Eskubide zibilak ere, beretik datozkio norbanako herritar horri.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 12. orr.

Norbanakoak bere burua sakrifikatu beharra du kolektibitate baten salbamenerako, baina hau ez da aritmetika ergel bat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 174. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus