Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

noratu, nora(tu), noratzen du ad aipatzen den norakoan zuzendu. ik norabideratu.

Charlyk arma odoleztatua nireganat noratua zuen orain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 375. orr.

Orduan, halako amorrua, halako erresumina, halako narda hartu dut, non "Noratu koldar horiengana!" agintzen diodan piketeari.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 237. orr.

"Isla de Luzon" deletreatu zuen doker zaharrak espainiera txukunean zure aldamenean, largabista bafore sabelandi bati noratua.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 49. orr.

Kaio zuri-urdinxka mordo bat itsasertzean, Iparralderantz militarki noratua.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 167. orr.

Barre egin zidan handik, eskua pistola eginda noratzen zidala.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 181. orr.

Eskuargia noratu nion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 350. orr.

Eskotilak zabaldu zituzten, zubi aurreko kanoia noratu ziguten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus