Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zelatari, norantza eta norabide anitzeko. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 113. orr.
Bigarren probleman tren bi aipatzen ziren, norabide berean baina norantza desberdinean jakina. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 206. orr.
Zirkulazioa arina zen Castellanan behera, hirigunerako norantzan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.
Burdinbidea Hendaiarako norantzan ilunpetan nola galtzen zen begira egon zen denbora batez. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 261. orr.
Norantza berean gindoazen biok oinez. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 36. orr.
Bere nabigazioaren norantza ezartzen duen gutun zigiluz jotakoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 312. orr.