Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

noragabe 1 izond helbururik ez duena, nora gabe dabilena.

Motxila handiak eta janzkerak salatzen dute mendizalea, ez paseatzaile noragabearen ibilerak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 83. orr.

Bere anaiaren ibilera noragabeak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 95. orr.

Baietz egin zuen keinuz, buruko mugimendu noragabe batez sarrerako pasiloa seinalatzen zuen bitartean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 252. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa)

Bakoitza bere baitan bildurik doa, hotzari kontra egiteko jantzi dituzten txamarra lodiek egungo haien bizitzaren noragabeaz ere babestuko bailituzten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 169. orr.

Lan finkoa edo ezkontza medio, taldeko gainerako partaideok arrastoan sartu ahalean, Charlyren noragabeak halako kutsu deserosoa ere hartu zuen noizbait.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

3 ik nora 7.
4 noragabean ik nora 8.
5 noragabeko izlag noragabea.

Triesten bizi izan nuen noragabeko nahasmen hartan ere, destinoak Nerinaren gaueroko bisitak eta Umbertoren ia egunerokoak jarri zizkidan bidean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 279. orr.

Askatasunak manifestazioa antolatuko du Baionan, martxoaren 13an, «Frantziaren noragabeko errepresioa» salatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Eguneroko bizitzaren eta munduko gurpil noragabekoaren arteko kontraesanen liseriketa astunak tripako mina ematen badigu ere, [...].  Berria - Kultura   2004-09-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus