Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Korridoreko argia ez zen aski etxe ezezagunean norabidetzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.
Maitasun jakintsuak norabidetzen du gizakiaren funtsezko bulkoa kanpoko gauzetatik urruti. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.
Hitz horren formak, hitz horrek nahitaez jarraitu behar duen bilakaeraren aldi jakin bat adieraziko du; bilakaera hori lege zehatzek norabidetua egongo da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 58. orr.
Badira sofrikarioen bizipen hain harrigarri eta neurrigabekoa dutenak, non ez berak ez beste inork ez baitezake norabidetu horrelako estualdian. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 50. orr.
Beti ordu da, azken oreneko langilearen gisan, urratsak ongi norabidetzeko. Herria 2005-10-13