Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiriaren Harresiko Ate Handia zirkuituaren ekialdeko muturrean zabaltzen zen, baina hurrengoa ia hegoaldera begira zegoen, eta hirugarrena iparraldera, eta horrela hurrengoak ere, norabide batera eta bestera. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 19. orr.
Maite dut anitz eremu hori, lau norabide kardinaletara irekia baita lurrez, airez eta itsasoz. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 156. orr.
Zure esku dago tranbiaren norabidea aldatzea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 384. orr.
Funtsezkoa da haizearen norabidea aztertzea. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.
Eskopetaren mira txikia ikusi du lehenengo, eta miraren norabideari jarraika zuzenean anaiaren begiak gero. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 172. orr.
Nire norabide berean zetorren, urrats luze astitsuz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 80. orr.
Zergatik hazten da belarra eguzkiaren norabidean? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.
Aurkako norabidean, bide nagusian, zuriz jantzitako gizon bat ikusi dut. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 114. orr.
Eskua luzatu zuen bere begiradaren norabide berean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 210. orr.
Lurraldeko puntu jakin batetik abiatzen bagara norabide guztietan urruntzeko, ikusiko dugu norabide bakoitzean desberdintasunak gehituz doazela, era desberdinez norabidez norabide. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 245. orr.
Norabiderik gabe ibili, irtenbiderik gabe atera, zereginik gabe jardun. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 153. orr.
Hasieran, ekialderago zegoen bidea norabide berean zihoan, baina gero desbideratu egin zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 261. orr.
Bere ateak norabide guztietan doazen errepideetara zabaltzen dira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 58. orr.
Norabide bat adierazten du zuzenkiak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 168. orr.
Norabidearen zentzua erabat galdua nuen ordurako, labirinto batean nengoela ulertu nuen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 26. orr.
Norabide guztiak kalkulatu dituzu? Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 34. orr.
Espazioa norabide guztietan mugarik gabea izatea nahi du Euklidesek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 168. orr.
Kalkulu diferentzialean murgildua, haize-arrosaren norabide hartan oso urruti iritsiko zela pentsatzen hasia zen Ruche jauna. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 363. orr.
Zati honetan errepideak, norabide bakoitzean, bi errei izango ditu. Berria - Euskal Herria 2004-11-18
25 tren dira norabide bakoitzean. Berria - Euskal Herria 2006-02-02
Norabide galarazia duen kale batetik sartzen ikusten dugu. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 174. orr.
Atea ireki zuenean, bere bizitzak norabide berri eta harrigarri bat hartu zuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 153. orr.
Bizi-iturriaren jarioa mehetzen hasten delarik, eta gogoa urritzen, orduan hasten baita bat bizitzeko arrazoien bila, eta, esan ohi duten bezala, zentzu baten bila, eta norabide baten bila. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.
Eta lau norabide hartzen: ongia eta gaizkia, bizia eta heriotza. Elizen arteko biblia Si 37,18
Berehala, prozesua alderantzizko norabidean gertatuko da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 38. orr.
Gure gizartea norabide aurrerakoian bideratzeko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 140. orr.
Mutazioek ez dute norabide finko bat izaten. Berria - Gaiak 2006-03-25
Zenbat aldiz huts eginen ote dut norabide xuxena? Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 41. orr.
Ideia bat besterik ez zen, ipuinaren hazia: idatzi izan banu auskalo zein norabide hartuko zuen narrazioak. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 46. orr.
Gizarteak ba al dauka zientziak eta teknologiak hartu beharreko norabideei buruz iritzia ematerik? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 251. orr.
Grosrouvreren gogoan, nonbait, norabide bakarrekoa behar zuen nahitaez komunikazioak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 66. orr.
Interkomunikaziorako eta norabide bakarreko fluxuen eraginak gainditzeko bide berriak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 54. orr.
Obraren argumentuak beste norabide bat hartzen duela konturatzen gara. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 285. orr.
Matematikariak ordu arte lan eginak ziren bi norabide desberdinak -ukitzaileak zehaztea eta azalerak kalkulatzea- gertaera beraren bi aldeak ziren azken batean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.
Baina harremanak alderantzizko norabide batean ere ezartzen dira. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 86. orr.
Zientzia ikertzeko "norabide-aldaketa" horrek zientziaren garapena zilegitzen duen razionaltasun-irizpideei buruzko eztabaida eragin du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.
Lan horrek norabide aldaketa ekarri zion bizitzan bezala, idazketan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 10. orr.
Bere erregela guztien norabide-lerro denak puntu baten biltzen direlarik bere bila. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 229. orr.
Kutsadura akustikoak ere norabide zentzua kentzen die [baleei] eta, noraezean, edonon hondartzen dira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 379. orr.
Bost norabide sailen artean behar zuten hautu bat egin. Herria 2005-11-17
2005/2006 ikasturteko norabide txostena eta aurrekonduak. Herria 2005-11-10
Oso ideia egokia iruditu zait, hain zuzen, ermitaren ondoan, norabide-mahai borobil hori jarri izana. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 130. orr.
bi norabide (12); bost norabide (3); lau norabide (3)
norabide aldaketa (37); norabide aldaketak (3); norabide aldaketarik (7); norabide bakarra (8); norabide bakarrean (6); norabide bakarreko (12); norabide bakarreko maitasuna (4); norabide bakarrekoa (8); norabide bakarrekoak (5); norabide bakoitzean (14); norabide bat (42); norabide bat eman (4); norabide bat hartu (11); norabide bat hartzen (3); norabide batean (28); norabide batean edo (4); norabide batetik (5); norabide bera (4); norabide berean (61); norabide berean doazen (3); norabide berri (3); norabide berria (8); norabide biko (3); norabide desberdinak (3); norabide desberdinetan (3)
norabide egokia (9); norabide egokian (12); norabide egokian emandako (3); norabide ezberdinetan (3); norabide guztietan (23); norabide guztietara (3); norabide hartan (9); norabide honetan (4); norabide hori (10); norabide horretan (68)
norabide jakin (5); norabide jakin batean (3); norabide jakinik (5); norabide jakinik gabeko (3); norabide nagusi (3); norabide nagusia (3); norabide nagusiak (3); norabide okerrean (3)
norabide onean (7); norabide politiko (3)
norabide zehatzik gabe (6); norabide zuzena (6); norabide zuzenean (4); zein norabide (17); zein norabide hartu (9); zein norabide hartuko (4); zer norabide (10); zer norabide hartuko (5)
aurkako norabidea (4); bizitzaren norabidea (6); gure norabidea (3); haizearen norabidea (11); hartu duen norabidea (4); itsasontziaren norabidea (3); kontrako norabidea (3)
norabidea aldatu (41); norabidea aldatu zuen (6); norabidea aldatuko (6); norabidea aldatuz (3); norabidea aldatzea (7); norabidea aldatzeko (14); norabidea aldatzen (3); norabidea aurkitu (4); norabidea erakusten (3); norabidea galduta (3); norabidea hartu (10); norabidea hartu zuen (4); norabidea hartuko (3); norabidea markatzen (3); norabidea zehazteko (6); norabidea zehaztu (3); norabidea zuzendu (6); norabidea zuzentzeko (3); norabidea zuzentzen (4)
partidaren norabidea (5); pilotaren norabidea (3); politikaren norabidea (4); taldearen norabidea (6); tranbiaren norabidea (3)
bi norabideak (4); norabideak finkatu (4)
aurkako norabidean (8); bakearen norabidean (3); beste norabidean (5); bilboko norabidean (6); bilborako norabidean (11); bilboranzko norabidean (5); donostiako norabidean (7); donostiarako norabidean (10); eguzkiaren norabidean (3); gasteizerako norabidean (4); irungo norabidean (5); kantabriarako norabidean (3); konponbiderako norabidean (3); kontrako norabidean (85); kontrako norabidean egin (3); kontrako norabidean joan (5); kontrako norabidean zetorkion (3); kontrako norabidean zihoan (5); lapurdirako norabidean (5); madrilerako norabidean (5); nahi duen norabidean (3); norabidean abiatu (3); norabidean doazen (3); norabidean jarri (5); norabidean jartzeko (3); norabidean joan (6); norabidean zetorkion (3); norabidean zihoan (10); norabidean zihoazen (4)
bi norabideetan (8)
bi norabideko (4); kontrako norabideko (4)
bi norabidekoa (4)
norabiderik gabe (17); norabiderik gabeko (7)
bi norabidetan (7); edozein norabidetan (3); zein norabidetan (5); zer norabidetan (7)
norabidez aldatu (10); norabidez aldatzeko (4)