Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

norabait (orobat norabeit g.er. eta norapait g.er.) 1 adlag tokiren atera. ik nora 3.

Boluntario eskaintzen nuen neure burua nonbaitetik edozer ekartzeko edo norabait edozer eramateko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 93. orr.

Deliberatu nuen norabait behar nuela mugitu, bazter ikuska ibiltzea ez dela kalte.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 51. orr.

Lagun haiek norabait aldendu zirela.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 165. orr.

Besterik esateko astirik eman gabe, han abiatu zen Alex norabait.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 42. orr.

-Aro hobea izan balitz, Magali, joaten ahalko ginen itzuliño baten egiterat horrat norabait.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 93. orr.

Norabait ihes egin, iskiluak eskutan hartu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 238. orr.

2 (beste-ren eskuinean)

Gauzak jaso eta beste norabait joaten zen jendea.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 38. orr.

Eta orduan Mattek hemendik alde egin zuen beste norabait bizitzera, eta emakume harekin ezkondu zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 72. orr.

Doazela ihesi beste norabait penitentzi bizitza egitera, Jainkoaren bedeinkapenaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.

Uilek, erabat izuturik, beste norabait begiratu zuen; lotsaturik zegoen, hanka zikin zeukalako.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.

Lehenago ere erabili izan duzu teknika bera, arreta beste norabait desbideratzeko eta metatutako tentsioa bat-batean botatzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 200. orr.

Beste norabait eramanak izan behar dituzte ni iritsi eta laburrera.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 115. orr.

3 (izen gisa)

Harik eta, behin etzanda, burua zurrunbilo zirimolatsuan hasi zaidan arte, eta mehatxuka, amildegi beltzen batera herrestan eraman nahiko banindu bezala, norabait beldurgarrira.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 126. orr.

4 norabaitera norabait.

Ondoren, bazkaltzera eramaten du norabaitera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 276. orr.

Gure eginkizuna horixe baita: artemein Korintonko agure zahar hark egiten zuen bezala, astoa norabaitera gidatzea, horra gure lantegia!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 301. orr.

Lizarrako espetxean beste norabaitera eramateko edo askatasunean irteteko aitzakian aterako dituzte fusilatzera daramatzaten presoak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 22. orr.

-Justina, egidan mesedea beste norabaitera joateko negar egitera!  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 153. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus