Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nor izord ik nortzuk.
1 nor baino nor

Nor baino nor grinatsuago ibili ziren jolas atseginean, buru belarri emanak, ia sena galduta eta mundutik at.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.

Bi taldeak nor baino nor aritu ziren, huts asko eginda hori bai.  Berria - Kirola   2004-03-21

Biok bildu, eta trabes egingo dugu nor baino nor.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 188. orr.

Berrogei bat lagun bai, nor baino nor distirant eta harroputzago.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 40. orr.

Baina lehiakortasuna ez da bi lagun, herrena eta atleta profesionala, nor baino nor aritzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 94. orr.

Epaileak bost ziren, nor baino nor portatu zitzaizkidanak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 137. orr.

2 (izen gisa)

Hortxe dago gakoa! -esan eta, nor baino nor hartan bere nagusitasuna azaltzeko, jarlekua ozenki mugituz zutitzearena egin zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 230. orr.

3 nor edo nor norbait.

Bakarrik pentsatzen dut nor edo nor kasualitatez etorriko balitz... baina "nor edo nor" ez da inor.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 70. orr.

Gizakiak beti erdeinatzen du nor edo nor; gaur egun, mundu osoan ez zenuke aurkituko inor erdeinatzen ez duen gizabanakorik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 404. orr.

Beti bada nor edo nor irakurtzen dakiena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 75. orr.

Ate-joka sumatu genuen nor edo nor.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 28. orr.

Orain artekoak dedikatu dizkiot nor edo nori, adiskidetasuna, konfiantza, maitasuna, pazientzia, konplizitatea edo beste edozer eskertzeko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 353. orr.

Ahantzia ekintza batean, nor edo noren, batez ere bere buruaren kolpatzeko lotsa.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 20. orr.

Gu ez gira hemen nor edo noren hautuetan sartuko.  Herria   2005-08-04

Nork ez du ezagutzen bere hurbilekoetan nor edo nor, oinez, bizikletaz edo beribilez Santiagoko itzulia egin berri ez duenik?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 12. orr.

Haur gehienak sortzen balira jende heldu bezala, eta nor edo nor sor baledi haur bezala, orduan bai haurrak urrikari genituzke.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 543. orr.

Hark dei egin zion Moktada al Sadri Najafeko santutegiak utz ditzan, «hauek ez baitira nor edo norenak, guztienak baizik».  Berria - Mundua   2004-08-17

Badakigu 2006garren urteak ere on eta txar ekarriko duela, denentzat ez bada nor edo norentzat, halere urte berri on eta oroz gainetik osagarri on deneri!  Herria   2005-12-29

· Hala ere, aspaldion kexu bizi dira, Europa berrian nor edo nor izango ote diren.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 339. orr.

4 nor ere (erlatibozko perpaus bat txertatzen)

Nor ere ahalegintzen baita besteak Arrazoiaren arabera gidatzen, hura ez da oldarrez ari, gizatasunez eta bihozberatasunez baizik, eta guztiz lasai dago bere buruarekin.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 447. orr.

Nor ere menturatzen baita, dena espantu eta furfuria, ustez eta gauaz denak libro dituela, hori nekez da Gauekoren aztaparretarik eskapatzen eta sano sanoa etxera itzultzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.

Nork ere ikusi baitu hori, zitalez blaituriko mihiz Fortunaren aurka duke traizio-epaia emango.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 103. orr.

Nork ere nahi baitu bazkarian parte hartu, izena behar du eman Begiraleen egoitzan urriaren 8-ko berantenaz.  Herria   2005-10-06

Beraz, nork ere baitu bere burua gutienik ezagutzen eta, ondorioz, baititu ere [...] gutienik ezagutzen bertuteak, hark du gutienik ihardukitzen bertutearen arabera.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 477. orr.

Ez du aspaldi Trentoko kontzilioak[...] erabaki duela 3. kanonean heretikotzat edukitzea nork ere ukatzen baitu Jesu Kristoren gorputz osoa badagoela itxura bakoitzaren baitan, bai eta ere puskatu ondoan itxura bakoitzaren zati bakoitzaren baitan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 62. orr.

Halarik ere, **ko jaun dukeak, neure lehengusuak, nori ere dakizunez guztizko onginahia zor baitiot, jakinarazi berri dit Napolira deitua izan dela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 366. orr.

· Zu gaitza zara haatik, nor ere baitzara, ene barneko minari hola ohartzeko.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 15. orr.

Kuku zaharra hola galdu nuen, nor ere baitzen!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 144. orr.

5 nor izan da ad

Nor banintzen, zerbait erran beharko nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 358. orr.

Benetan herrian nor balira bezala jokatzen baitzuten.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 20. orr.

Horrelako txiste bat entzuten dudanean, kontatzaileari kargu hartu, eta lagunarte hori derrepente utzi behar nuke, nor banintz.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 80. orr.

-Nagusia, nor bada, Héraclius doktorea -erantzun zuen Honorine andereñoak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 74. orr.

Zeren, ni ni banaiz, nitasun bat dudalako da -modu batean deitzeagatik, jaun André-, eta ni nor banaiz, nortasun bat dudalako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 11. orr.

Konbentzitu egin zuten oso ongi tratatuko zutela eta ikasten bazuen nor izatera iritsiko zela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 195. orr.

Etorkizunean nor izateko modu bakarra horixe dugulako.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 172. orr.

Halakoek eskuarki gora begira jarri eta nor denari noiz arte?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 39. orr.

galdetzen diote, nor denari nor dela aitortuz bide batez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 39. orr.

6 nor... nor...

Gainerakoak ere -nor gehiago, nor gutxiago- nahikoa jantziak ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 231. orr.

Gazteak agertu ziren kanpoan, nor bi eskuez buruari helduz nor bi eskuez saihets aldeak igurtziz. jende hura sakabanatzen hasi zen, nor udaletxeko bidetik, nor elizako bidetik, nor ospitaleko bidetik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 55. orr.

Zelulak sakabanatu egin dira oraingoan halere: nor bere amarekin, nor bere umearekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 13. orr.

Lurrean bertan lo egin zuten, nork sukaldean, nork korridoreetan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 49. orr.

Gela erdia apustuak egiten ari da, nork aurrera jarraituko nork errepikatuko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 22. orr.

Ama-amonak ez ziren eztabaida hartatik aterako, nork bere astoari arre, nork bere opilari su.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 36. orr.

· Zein bere izaera eta gustuen arabera jaten hasi ziren denak, nor kabiarra, nor sardinzar ketuak, nor gazta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 222. orr.

Nor zen komunista, nor faxista, nor zein familiakoa, nor zein tradiziokoa, nork zer egin zuen, nork zer egin zezakeen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 103. orr.

Galdetzen dio, ez herriari, herri itxuraz mozorroturiko merkatuari baino, eta entzun uste duenari -nork famari, nork diruari, nork errazkeriari, nork aurreko hiruak batuz sortutako burrundarari- erantzuten dio.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 63. orr.

Nork bere istorio ikaragarria zekarren, nork bere izua, nork bere mina, baita nork bere gaitzespena ere, gure aldera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.

Hor zirela jenden zerbitzari, nori matahamiak, nori eguberriko goxokiak, nori sagar arno, etzen deus eskas arrats hartan.  Herria   2001-01-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

auskalo nor (7); badakit nor den (8); bazekien nor zen (7); bera nor zen (7)

ea nor zen (8); egilea nor zen (7); ez naiz nor (17); hori nor den (8); hori nor zen (7); horra nor diren (8); hura nor zen (17)

nor ari da (17); nor ari zen (8); nor ariko den (9); nor arraio (8); nor ausartuko da (13); nor baino nor (108); nor bere (434); nor bere aldetik (36); nor bere bidetik (8); nor bere buruaren (16); nor bere etxean (9); nor bere etxera (25); nor bere herrira (7); nor bere lekuan (7); nor bere zoroak (8); nor da ba (13); nor da hor (14); nor da hori (13); nor dabil hor (14); nor den jakin (9); nor den jakiteko (8); nor den nor (8): nor dira (39); nor diren (97)

nor edo nor (41); nor edo zer (10); nor ere (15); nor eta bera (11); nor eta zer (8); nor gara gu (15); nor haiz hi (9); nor hura (15)

nor ikusten dut (7); nor izan da (16); nor izan daiteke (7); nor izan daitekeen (7); nor izan den (21); nor izan zen (67); nor izan ziren (8); nor izan zitekeen (20); nor izanen da (7); nor izanen den (10); nor izango da (25); nor izango den (45); nor izango zen (13); nor nahi (56); nor nahik (15); nor nahiren (7); nor nahiri (11); nor naiz ni (32); nor nintzen ni (12); nor non (7); nor nor (9); nor norekin (13); nor noren (8); nor nork (10); nor nun (7)

nor ote (153); nor ote zen (48)

); nor zaitugu (7); nor zaitut (8); nor zara zu (65); nor zein (7); nor zen (493); nor zen galdetu (16); nor zen jakin (20); nor zen jakiteko (8); nor zen nor (13); nor ziren (82)

auskalo nork (13)

nork agintzen du (7); nork agintzen duen (11); nork asmatuko zuen (13); nork behar du (8); nork berak (10); nork bere (909); nork bere aldetik (31); nork bere baitan (7); nork bere bidea (11); nork bere borondatez (7); nork bere burua (112); nork bere buruaren (11); nork bere buruari (40); nork bere buruaz (10); nork bere erara (8); nork bere kabuz (7); nork berea (23); nork bereari (9); nork daki zein (7); nork daki zenbat (11); nork daki zer (21)

nork edo nork (11); nork egin du (18); nork egin duen (11); nork egin zion (8); nork egin zuen (19); nork egina (12); nork egingo duen (9); nork egiten du (11); nork eman zion (8); nork eman zuen (7); nork ere (25); nork erranen du (9); nork erranen zuen (39); nork esan dezake (14); nork esan dik (10); nork esan dizu (22); nork esan du (16); nork esan lezake (7); nork esan zuen (22); nork esango luke (8); nork esango zuen (22); nork eta berak (8); nork eta nola (15); nork eta zergatik (8); nork ez daki (24); nork ez ditu (28); nork ez du (127); nork ez luke (7); nork ez zuen (14); nork ezagutzen du (14); nork gehiago (7); nork hartuko du (8); nork hartuko duen (13); nork hil zuen (12)

nork ikusi du (8); nork irabazi zuen (9); nork irabaziko duen (18); nork irabaziko zuen (10); nork jarri zuen (7); nork jartzen du (9); nork jokatuko duen (15); nork lagundurik (11); nork nahi du (9); nork norekin (9); nork nori (21); nork ordezkatuko duen (8)

nork zer (39); zuetako nork (10)

botoa nori eman (9)

nori axola zaio (8); nori bere (28); nori berea (23); nori bururatzen zaio (10); nori buruz (20); nori dagokion (22); nori egiten dio (7); nori eta niri (7); nori ez (18); nori fida (7); nork nori (21)

ez dakit noren (12); nor noren (8); noren alde (39); noren aurka (18); noren bila (10); noren errua (7); noren esku (23); noren hil kanpaiak (7); noren izenean (14); noren kontra (22); noren partetik (9); noren seme (8)

norena den (39)

norenak diren (11)

norengana jo (20)

nortzuk diren (47); nortzuk izango diren (11); nortzuk osatuko duten (7); nortzuk zarete (8); nortzuk ziren (26)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus