Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nongo 1 izlag zer tokitakoa. (galderetan)

Baina nongoa haiz hi? ez haiz ondo hauetakoa?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 30. orr.

Eta nongoak dira ba neskok?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 322. orr.

Davidek galdetu zion, orduan: -norena zara eta nongoa?  Elizen arteko biblia   1 Sm 30,13

Nongoa da, nondarra, zein etxetakoa?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

Nongoa zara, italiarra?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 245. orr.

-Nor eta nongoa haut?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 67. orr.

Hemengoa bai... baina nongoa?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 246. orr.

Baina zu, nongoa sentitzen zinen?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 70. orr.

2 (zehar galderetan)

-Nongoa haizen galdetu diat!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 168. orr.

Ez diot galdetu nongoa zen; eta berak ere ez dit bere izena esan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 31. orr.

Badakit nongoa den. Ez dakit zergatik, agurea nongoa zen jakin nahi izan nuen; dena den, ez zidan erantzun.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 224. orr.

Mahaizainak ardo bihurtutako ura dastatu zuen, nongoa zen jakin gabe.  Elizen arteko biblia   Jn 2,9

Galdera zaparrada izugarria bota zidan: nongoa nintzen, zer lanbide nuen, ea Munichera nentorren lehenbiziko aldia zen, luzaro gelditzeko asmorik al nuen...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 144. orr.

3 (izen baten ezkerrean)

Nongo jeneralen historia?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 410. orr.

Zer axola dio nongo posta-bulegoa erabiltzen duzun?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 124. orr.

Nongo diruaz joaten hintzen dibertitzera iaz?  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 39. orr.

Nongo "zalantzak" ordea? Elizgizonen zalantzak, herri-gizonenak ala gizaki ororenak?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 19. orr.

Nongo gizartea, nongo langileak askatu nahi ziren?  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 56. orr.

Komandantzian bildu ginenez geroztik ez dit bakerik eman, nongo mintzaira egiten dudan jakin zuenetik gainean daukat beti.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 187. orr.

Azkenean artean gehiago lotsatzeko, eta azal izurtuetako nork jakin nongo tolesturetan emazte gaztearen koloreak berriro aurkitzeko.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 130. orr.

Hark zeukan ekarria hark, ez zakiat nongo katedralaz ari zuan eta ni berari begira eta karpa baino ixilago nengoan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 71. orr.

Ikusi zuen Sobakevitx ataurrean zegoela oraindik eta, itxuraz, tinko begira zeukala, nongo bidea hartuko ote zuen jakin nahirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 162. orr.

Ea nongo erdigunera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 159. orr.

· Ez ziren guti, bertzalde, nongo eta Lüküzeko bidea hartu zutenak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 61. orr.

4 auskalo nongo

Eragozpentxo burokratikoak zituztela auskalo nongo bankutan gordea zuten dirua eskuratzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 319. orr.

Kalaportuko beste karlista handiak ere berdin, auskalo nongo soto edo sabai zulotan ezkutatu ziren, Zergatik behartu behar naute goizeko lauetan auskalo nongo ukuilutako azpiak ateratzera?  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 45. orr.

Zerraldo batean zegoela sinesten zuten gainerakoek, auskalo nongo kanposantu batean lur emana, marmolezko hilarri baten pean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 168. orr.

Hantxe geratzen zen, mugaldeko auskalo nongo kuartel-zuloan gorderik aberria defendatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 167. orr.

Nire gainbeherako urteak auskalo nongo bazter galduan eman behar baditut, aparretan eta dotoreziaz igaro nahi ditut.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 125. orr.

5 ez dakit nongo

Europako, Afrikako edo ez dakit nongo bazter guztietan. Zer pentsatu [liburu] salduena ez dakit nongo mojek prestatutako sukalde errezetak direla ohartzen garenean?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 152. orr.

Nik era guztietako desenkusak eman nizkien, gizon uzkurra zela, ez dakit nongo euskal etxean euskara ikasten ari zela edo osasunez makal samarrik zebilela erantzunez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 181. orr.

Erizain igorri zuten ez dakit nongo kanpalekura, eta han hil zen zenbait hilabeteren buruan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 82. orr.

Ez dakit nongo unibertsitateko irakaslea omen da.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 78. orr.

Munduko atxur-jaurtitze txapelketa ez-dakit-nongo-herritan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.

Zenbat idazle egin ote ditu kritikak ez-dakit-nongo edo badakit-noizko idazlerik handiena?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 46. orr.

· Hik kontu egin badatorrela nik zer zakiat nongo bat... moldaviarra, adibidez.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 68. orr.

6 noiz-nongo iz pl noiz eta nongo zertzeladak.

Izan ere, batetik, hizketa erabat lotua dago hitz egiten duenarekin eta hizketaren noiz-nongoekin eta hartzailearekin.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 11. orr.

Ez naiz hasiko elektroiaren gorabeherekin, ez naiz ariko haren ibilbide ezin determinatuzkoaz, haren posizioa eta momentua (noiz-nongoak) batera jakin ezinaz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 244. orr.

7 nongo edo hango

Haietako emakume asko ama ere baziren, haur bakar batez erditutakoak; nongo edo hango eskolaren batean zuten mutikoren baten edota amonaren zaintzapean zuten neskatoren baten amak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auskalo nongo (15); ez dakit nongo (20)

ea nongoa (3); hi nongoa haiz (3); nongoa da (9); nongoa den (22); nongoa den ere (3); nongoa haiz (9); nongoa naizen (8); nongoa nintzen (11); nongoa ote zen (3); nongoa zara (25); nongoa zaren (4); nongoa zen (26); nongoa zen galdetu (3); nongoa zen jakin (3); nor eta nongoa (4)

ez dakit nongoak (3); nongoak dira (3); nongoak diren (12); nongoak zarete (12); nongoak ziren (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus