Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Nondarrak zarete? -galdegin zien. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 56. orr.
Nondarrak dira gure kontrario horiek? Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 107. orr.
Dena dela, badakik hemen zenbat eta nondarrak garen, Sebastian? Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 147. orr.
-Orduan, bere bidera bihurturik galdegiten du: nondik norakoa edo noiztik honakoa da "jainko" izeneko zera hori?; nongoa da, nondarra, zein etxetakoa?; non ditu zainak?; uretan jaio al zen?, airean?, surtan?, su-gainean?, lurrazpiko ikara batean?, gaitzean?, ezbizian? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.
Didier Deschamps futbol jokalaria nondarra den gogorarazi digu esatariak berriro. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 19. orr.
Etengabean jardun beharrak, eta izenak ez errepikatze aldera, pilotaria nondarra den esatera bultzatzen du kazetaria. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 20. orr.
Ez nekien nondarra zen, ez nion izenik ezagutzen, ez nekien Kazetaritza Eskolan ikasten zuela beste deus. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 22. orr.
Galdegiok ea nondarra den. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 183. orr.
Hori da nire bizitzaren historia, baina neronek ere ez dakit nondarra naizen. Berria - Kirola 2004-10-28
nondarra den (3)