Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nonahikotasun iz nonahikoa denaren, nonahi dagoenaren nolakotasuna.

Ulertzekoa da, noski, nonahikotasunari dohain zoragarri iriztea, neuk ere, lagunak aitorpena egin zidanean, halaxe iritzi bainion.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 107. orr.

Nonahikotasunaren eta putzu agorren antzeko desira bat, maldiziotik asko zeukana, birrintzeko irrikatik, teatro izugarrizkotik; goseak errinozero azalpean bezala su hartzen zuen desira bat.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 131. orr.

Errabino asko higikunde honen kontra agertu zen, hasidismoak Jainkoarekiko komunikazio intimoa eta katartikoa proposatzen baitu, Haren nonahikotasunak unibertsoa osorik hartzen duelako ideian oinarrituta.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Horri gehitu beharko litzaioke mehatxuaren nonahikotasun ikusezin horrek ahalbidetzen duela nortasunari buruz etengabe galderak egitea norbere buruari.  Berria - Mundua   2004-11-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus