Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta nonahi, noiznahi eta nolanahi izanik ere, norbait bekatu larrian hiltzen bada, damurik gabe eta ordaina bete gabe [...] deabruak harrapatzen dio arima gorputzetik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 98. orr.
Nekazaria da hemen eta nonahi lurretik gertuena bizi den giza klasea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.
Jendea, non-nahi eta beti, pena eta dolorez. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 75. orr.
Ez nolanahika non-nahi eta nornahirekin ibiltzen diren itsusi horietarik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 111. orr.
Osotara bere buruaren jabe den arte bakarra, hitza da: nonahi eta betiko den jainko ahalguztidun hori, hitz haragitu hori. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 15. orr.
Nonahi egon daiteke, edo inon ez. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 36. orr.
Nonahi aurkitzen ditugu halako adibideak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 60. orr.
Nonahi dela, poz argitsu bat alaiki eta bizkor igaroko da gure bizitza bilbatzen duten atsekabe ugarien artetik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 139. orr.
Nornahi eta nonahi zela ere, kontent egoten ahal zen bere arrakastaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.
Beste nonahi, barre baino ez zukeen eginen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 62. orr.
Ura bada non nahi hemen eta, plazer hutsez, herrian sartu aitzin, edan dut aska betetzen duen uretik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.
Pitagoras, nonahi zenbakiak ikusten zituen gizona. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 109. orr.
Euriak ia ezabaturiko horma-irudiak ikus zitezkeen nonahi: hemen, botak eta zortzi-itxurako opilak zeuzkaten pintaturik; hor, berriz, galtza urdinak Arshoviako jostun baten sinaduraren alboan; han, [...]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.
Etxarte eta kalezuloetan istiluak eta kalapitak atzematen ziren nonahi, iluntzeko ordu horietan halaxe gertatzen baita beti soldadu, kotxezain eta langile asko dagoen hiri guztietan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 194. orr.
Abegi ona intsentsuaren usaina bezala nonahi sumatuko duzu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 9. orr.
Haren lanak [...] orain non-nahi aurki daitezke frantsesez itzulirik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 151. orr.
Burdinsareak zeuden nonahi. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 73. orr.
Zaborra nonahi, auto puskatuak bazterrean. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 15. orr.
Balea hilen zatiak nonahi urgainean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 245. orr.
Elurra eta izotza nonahi, eta lera aise eta agudo doa aurrera irristan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 63. orr.
Izotz gogorra, bide zabala, lur irmoa nonahi! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 137. orr.
Tximeletak borborka nonahi. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.
Era guztietako produktuen fabrikak ere badira nonahi. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.
Zenbat-eta gutxiago jakin, errazago hitz egiten da nonahiko errealitateaz, eta zernahiren errealitateaz, hala fisikan nola politikan eta bizitzan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 48. orr.
Muga horiek zedarriztatzerakoan sortzen dira nonahiko eta nolanahiko oztopoak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 84. orr.
Idazle handiak beti izango dira handi, ez beren famaren indarrez, ezpada beren lanaren merituz: haien obretan geure kezken oihartzuna eta -batzuetan- galderen erantzuna aurkitzen baitugu noiznahiko eta nonahiko irakurleok. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 8. orr.
Greziarrek ez dutela ausardiarik etsaien aurka ekiteko, eta hartarako nonahiko mertzenarioak hartzen dituztela "barbaro" deituz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 156. orr.
Erraz esaten da, badakit, baina gizaseme nonahiko batek diziplinatua izan behar gu, guztiz militarra. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 108. orr.
Garai hauetako eta mendebalde aberatseko ezaugarria da (ez nonahiko eta noiznahikoa). Berria - Kultura 2004-09-15
Gainera, teknokrata=burokratek, Pauekoek, nahiz nonahikoek, ezjakin supinoek izaten dira gehienetan. Herria 2004-03-04
Eta bidaiari guztiek, fedea zeinahi zutela ere, nonahikoak zirela ere, diru pixka bat uzten zuten, gutxi edo asko, haritzaren pean. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 68. orr.
Lan haren alde txarrak bistakoak ziren, hain nonahikoak, hain abailgarriak, ezen, haiek ez aintzat hartzeko moduren bat aurkitu ezean, kondenatuta zeunden bizimodu garratz eta kexu amaigabeko batera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 33. orr.
Enuntziatua bere figura guztiak baino finagoa bailitzan, determinazio gutxiagorekin, egitura ez hain indartsuarekin, nonahikoagoa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 98. orr.
· Eta beraz, gure prelatu auzipetua, ez nonahiko Artzapezpikua delarik, baina Toledokoa, Espainietako primatua eta Eliza Katolikoaren hain printze handia, bi epaile soilen esku uzten da. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 167. orr.
Argi hori nonahira zabalduko da barnealdean, beste gauza asko ikusteko, jainkozko diruditen gauzak eta gero hala ez direnak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 74. orr.
Matematikak, izan ere, nonahira eramaten zaitu! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 317. orr.
Hortaz, nonahira eta alde guztietara ari zarete. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 155. orr.
Nonahitik gatoz, noranahi goaz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 176. orr.
Nonahitik gainez egiten dik denak! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.
Guhaurek ere non-nahitik jin apezen ezagutza egiten genuen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 34. orr.
Idazlanak [...] nonahitik zetozen: Bizantziotik zein Alexandriatik, Pergamotik zein Sirakusatik, Antiokiatik zein Jerusalemdik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 222. orr.
Kultura eta Zientzia Jauregiko dorrea nonahitik ikusten da, eraikin guztien artetik nabarmenduta. Berria - Mundua 2004-04-25
Jendea ez zen itzultzen joandako lekutik: landaldetik, mendialdetik, itsasaldetik, nonahitik; jendea ez zen Parisera itzultzen, besterik gabe. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 396. orr.
Gero, galdera-zaparrada nonahitik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 76. orr.
ageri dira nonahi (4); ageri ziren nonahi (3); arrastoak nonahi (4); bertze nonahi (3); beste nonahi (5); beti eta nonahi (12); daude nonahi (6); entzuten ziren nonahi (3)
hasi zen nonahi (3); ikus zitezkeen nonahi (7); noiznahi eta nonahi (12)
nonahi ageri (21); nonahi ageri dira (5); nonahi ageri ziren (10); nonahi agertu (3); nonahi agertzen (4); nonahi aurki daitezke (6); nonahi aurkitzen (8); nonahi bizi (5); nonahi daude (6); nonahi dela (5); nonahi den (6); nonahi dira (5); nonahi egon (3); nonahi entzun (5); nonahi entzuten (10); nonahi entzuten zen (3); nonahi erakusten (3); nonahi ere (6); nonahi eta beti (7); nonahi eta noiznahi (16); nonahi hartzen (3); nonahi ikus (6); nonahi ikus zitezkeen (3); nonahi ikusi (5); nonahi ikusiko (3); nonahi ikusten (15); nonahi ikusten dira (3); nonahi ikusten ziren (3); nonahi sumatzen (3); nonahi zabaldu (4); nonahi zela ere (3)