Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaur egun, espainiar Estatuari gelditzen zaion boterea Katalunia, Euskal Herria edo Andaluzia "nazio" ote diren ala ez erabakitzean eta antzeko auzi nominalista hil edo bizikoetan ageri da. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 51. orr.
Sevillaren arabera, azkenaldian sarri plazaratu den «nazionalitate eta erregioen arteko eztabaida nominalista» ekiditea da ekimenaren helburu politikoa. Berria - Euskal Herria 2004-08-25
Esan beharra dago bestelako estrategia nominalistak ere badaudela, baina ez ditut aztertuko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 174. orr.
Unibertsalik ez dagoela argudiatzen duen filosofoari nominalista esaten zaio; aurkako jarrera aldarrikatzen duenari, aldiz, errealista. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 172. orr.
Nominalistek nahiago dituzte multzoak unibertsalak baino arrazoi sinple batengatik: multzoak izaki garbiak dira, hor baitago multzoen teoria. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 174. orr.
Nominalistak ontologian banakoak eta banakoen multzoak hartuko ditu aintzat, eta horien bitartez saiatuko da azaltzen errealistak banakoekin eta unibertsalekin azaltzen duena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 174. orr.
Nominalistak, estrategia horri helduz, ez ditu unibertsalak saihesten, antzekotasun horrek bere eginkizuna bete dezan unibertsala izan behar du-eta. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 174. orr.
Zeren eta, nominalistek erran dezaketenaren kontra, izenak ez du izanarekin zerikusirik, ezta izanak izenarekin ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 112. orr.
Nominalista klasiko bat Ockham (1287-1347) dugu, eta, halaber, egungo filosofian, Quine (1908-2000). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 173. orr.